ONLINE EN DIRECTO - 11º Congreso Europeo sobre Eficiencia Energética y Sostenibilidad en Arquitectura y Urbanismo y 4º Congreso Internacional sobre Construcción Avanzada

01.Abe - 02.Abe

Kod. X23-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 11. Biltzar Europarrak (EESAP 11), eta Eraikuntza Aurreratuen Laugarren Biltzar Internazionalak  (CICA 4) Disrupzioaren gaia landuko dute. Kongresu bateratu honen pasadako hamar ediziotan, eraikuntzaren arloko gai sortu berriak jorratu ditugu. Haien eboluzioa beste jarduera ororen abiadura berean sortatuko da, eta seguruena sorpresa handiak ekarriko dizkigula, dagoeneko internet, BIM eta digitalizazioren zabalkuntzak egin duten bezala. Denbora gutxian, dena eraldatu da, baina zer gertatuko da hurrengo hamar urteotan?

Estrategiak argi daude industriako aktore handienen plangintzan eta firma berritzaileak gure alorrean eragiten dute etengabe. Gure kolaboratzaile eta beste ikertzaile, ikasle eta profesional guztiak gonbidatu nahi ditugu haien proposamenak aurkezteko, 2030 diferente batekin buruan.

EESAP8/CICA1 ediziotik, zientzia eta teknikaren zabaltze-eremua eraikuntza berrikuntzetara zabaldu da eta baita enpresa mundura ere, enpresa berrikuntzak indartzeko dauden gizarte beharrei erantzuna emateko, eta era berean, horiek hiritar guztien bizi kalitate maximoa lortzeko bidean jartzeko.

Gai zerrenda:

  1. Ingurumenarekiko kontzientzia.
  2. Hiri birgaitzea arkitektura jasangarriaren eta eraginkortasun energetikoaren ikuspuntutik.
  3. Hiri jasangarria eta hirigintza soziala; hiri ekonomia jasangarria.
  4. Ekonomia: eraikitako esperientziak - etxebizitza, hirigintza, teknologia -, IKT, monitorizazioa...
  5. Murriztu, Berrerabili, Birziklatu, Birpentsatu.
  6. Lean arkitektura eta hiri plangintza.
  7. Arriskuan dauden hiriak. Erresilientzia eta erredundantzia.
  8. Eraikitako ondarea eta jasangarritasuna. Kultura eta hiri jasangarritasuna. Paisaia kulturalak.
  9. Komunitate adimendunak.
  10. Trantsizioa.
  11. 4.0 Eraikunta
  12. Zura eta biomaterialak, baliabide natural eta berriztagarriak.

Helburuak

Datozen hamar urteetan eraikuntzaren industriaren alorretan (energia, mugikortasuna, manufaktura, kudeaketa…) lurralde, hiri eta eraikuntza eredu berrietarantz gertatuko diren trantsizio estrategiei buruz eztabaidatzea.

Formakuntzaren, ikerketaren eta ekoizpenaren arteko bateratze estrategiko bat lortzea.

Eraikuntzaren sektoreko agenteak lotzea, lehiakortasuna handitzeko teknologia berriak aplikatuta esperientzia lausoa baina zabala eskatzen duten jardueretan. Lankidetzan oinarritutako enpresa inguruneak sortzea.

Eraikuntzaren industriaren eta prozesuen digitalizazioaren etorkizun hurbilean gerta litekeen disrupzioari buruz eztabaidatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Investigadores/as

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • CAVIAR - Grupo de Investigación Calidad de Vida en Arquitectura
  • ERAIKUNE - Cluster de la Construcción del País Vasco
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Zientzia eta teknologia
  • 01.Abe - 02.Abe
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...