ONLINE IKASTAROA ZUZENEAN - Etorkizuna Eraikiz – Lurralde Garapenerako Laborategia: lankidetzazko gobernantzaren esperientzia aitzindaria lurraldearen garapenerako

17.Ira

Kod. X82-20

Ikastaroaren hizkuntza ofizialak euskara, gaztelania eta ingelesa dira. Itzulpen zerbitzua egongo da ikastaroa hiru hizkuntzetan jarraitu ahal izateko

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

COVID-19aren krisiak agerian utzi ditu gure sistema sozioekonomikoaren erronka handiak eta sistemaren erlazioen ondoriozko konplexutasuna. Halaber, krisiari aurre egiteko lehen hilabeteetan ikusi dugu, banakako erreakzioen baturatik harago, eragileen arteko lankidetza eta jardueren koordinazioa eraginkorragoak direla sortzen ari diren arazoen aurrean. Lehen hilabete hauetan eragileen arteko lankidetzari eta sinergien bilaketari balioa eman bazaie ere, jarduera ekonomikoa berreraikitzeko eta eraberritzeko eta lurraldeak garatzeko agertoki berrian ikusten da benetan lankidetzazko gobernantzak eta erakundeen arteko elkarlanak duten garrantzia. Ezer ziurrik ez dagoen egoera honetan, era guztietako erronkei egin behar diegu aurre, eta horientzako formularik ez dugunez, inoiz baino beharrezkoagoa da lurraldean diharduten eragileen ezagutza, ikuspegia eta jarduteko gaitasuna uztartzea.

Etorkizuna Eraikizeko Lurralde Garapenerako Laborategia lurralde garapenerako lankidetzako gobernantza esperientzia bat da. Hamaika urte daramatza Gipuzkoan lanean, lurralde garapeneko hainbat eremuri lotutako politiken eraginkortasuna hobetzeko, Gipuzkoako eta EAEko eragileen arteko lankidetzaren bidez. Laborategian eraikitako konfiantzazko harremanak eta lankidetza espazioak balio bereziko tresna izan dira, eta erantzun bateratuak eta lurraldearen premia berriei egokitutakoak eman dituzte bi lan ildo hauetan: enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna sustatzea eta bazterketa arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasunerako eta aktibazio inklusiborako estrategiak eta politikak garatzea. Era berean, krisiak enpresa txiki eta ertainetan izan duen eragin bereziaz eta enplegagarritasunaren arloan sortu den arazo berriaz jabetuta, Laborategia lan bat garatzen ari da gaur egun, Gipuzkoa garatzeko epe luzeko erantzunak eraikitzeko lurraldeko hainbat eragilek egin duten ahalegina bateratzen duena.

Laborategiaren esperientziatik abiatuta, ikastaro honen helburua da ikaskuntzarako eta hausnarketarako gune bateratu bat eskaintzea lurralde garapenerako elkarlaneko gobernantzaren inguruan, eta eredu horiek etorkizuneko estrategia partekatuak garatzen nola lagun dezaketen aztertzea, agertoki berrian arreta berezia jarrita, agertoki horrek erronka berriak ekarriko baitizkigu.

Zein dira lankidetzazko gobernantza ereduak eta maila anitzeko erakundeen arteko elkarlana eraikitzeko gakoak eta ikaskuntzak? Nola eraiki daitezke eragileen arteko konfiantzazko eta lankidetzazko harremanak? Zeintzuk dira epe luzeko ahalegina eta epe laburreko presak eskatzen duen jarduera irmoa mantendu eta konbinatzeko gakoak? Zer erantzun bilatu daitezke eragile guztien artean enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna sustatzeko? Nola lagundu dezake ekonomia sustatzeko eragileen ekosistemak ekonomia berreraikitzeko eta eraberritzeko erantzunak bilatzen? Zer erronka aurkezten dira enplegagarritasunaren esparruan eta nola eman daiteke erantzun koordinatua eragile ekonomiko eta sozialen eta tokiko, lurraldeko eta eskualdeko erakundeen artean? Galdera horiei buruzko esperientziak, ikaskuntzak eta gogoetak trukatuko dituzte Lurralde Garapenerako Laborategiko eragileek eta lehiakortasunaren, enplegagarritasunaren eta lankidetzazko gobernantzaren eremuko kanpoko adituek.

Helburuak

Gai hauei buruzko gogoetak partekatzea:

  • Lurralde garapenerako lankidetzazko gobernantzaren ereduak garatzeko gakoak eta erronkak
  • Ekosistemaren rola enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna bultzatzeko, eta, bereziki, COVID-19aren krisiaren ondorioz jarduera ekonomikoa berreraikitzeko eta eraberritzeko erronka berrien aurrean.
  • Lankidetza ereduak garatzeko erronkak, bazterketa arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko, bereziki, COVID-19aren krisiak sortutako arazo berriaren aurrean.

Gainera, ikastaroak ezagutza kolektiboa sortzea du helburu, lankidetzazko gobernantzan aurrera egiteko eta Lurralde Garapenerako Laborategiak epe laburrean eta luzean dituen erronkei erantzuteko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Administrazio publikoetako arduradun politiko eta teknikoak

Kolaboratzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Gizartea
  • 17.Ira
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 10 ordu