ONLINE IKASTAROA ZUZENEAN - Jolasaren eta naturaren bidez ikasiz -TAILER PRESENTZIALA (azken egunean)

29.Ira - 03.Urr

Kod. X37-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaroak,  zuzeneko online saioak irailaren  29an, 30ean eta urriaren 1ean , eta aurrez aurreko tailerra urrian 2an izango digu.

Jolasa eta natura: teoria-mailan onartuta dago biek haurren garapenean berebiziko garrantzia dutela baina praktikan, ba ote dute haurrek espaziorik eta denborarik horretarako? EAEko 237/2016 Dekretuak, «haurraren eskolak ingurunera zabaldu eta arreta jarri behar diola haurrek eskolatik kanpo bizi dituzten esperientzien ekarpenari» dio, eta jolasa hain da gauza serioa, ezen eskubide bat dela Nazio Batuen 31. artikuluan jasotzen den moduan. Errealitatea, aldiz bestelakoa da: Espainiako estatuan, 5-12 urte bitarteko haurren %49ak egunean ordu bat baino gutxiago ematen du kalean eta gurasoen arabera, haurren %81ak baliabide teknologikoekin baino ez du jolastu nahi izaten.

Uda Ikastaro honetan, jolasari eta naturaren ezagutzari merezi duten tartea eskainiko diegu: lehenengo egunean, jolasari buruz arituko gara. Katia Hueso, "jugar al aire libre" liburuaren idazlea izango dugu gure artean, Jon Arana jolas librearen garrantziaz arituko zaigu eta Bosquescuelako Franzi Rautenbergek jolasean eta naturan arauak eta mugak jartzeari buruz hitz egingo du. Bigarren eguna ingurumen hezkuntzari eskainiko diogu eta Haur Hezkuntzan ere ingurumenari lotutako proiektuak egiten direla ikusi Ingurugela-Ceida eta eskolen eskutik. Horrez gain, baso-eskola proiektuaren bilakaeraz arituko dira Kutxa Ekogunetik. Bukatzeko, bi tailer praktiko antolatuko dira jolasari buruz, Createcturaren eskutik; eta bioaniztasunaren ezagutzari buruz, Ingurugelako-Ceidako Iñaki Sanz-Azkueren eskutik.

Helburuak

Ingurumen hezkuntza, eskola kurrikulumean modu zuzenean txertatzearen garrantziaz ohartarazi, hau baita klima-emergentziari aurre egiteko modurik eraginkorrena. Haur Hezkuntzako etapatik hasita, ingurumen hezkuntzako edukiak landu.

Haurrek ekologia lehenengo pertsonan eta jolasaren bidez bizitzearen garrantziaz ohartarazi. Eskolako jolastokiak berritzen eta berdetzen ari garen garai honetan, jolasari gelatik kanpo eskaintzen zaion denbora luzatzeko erronkari heldu beharko genioke.

EAEn egiten diren ingurumen hezkuntzako esperientziak ezagutu, horien artean, baso-eskola proiektua eta honek izandako bilakaera.

Irakasleei eta interesa izan dezakeen edonori, jolas librean bidelagun izateko erramintak eskaini eta tokiko bioaniztasunaren ezagutzan sakondu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Kutxagestion Zerbitzuak S.L.u. (Kutxa Ekogunea)
  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ-GV
    • Iraunkortasun Soziala
    • Iraunkortasuna
  • 29.Ira - 03.Urr
  • Online Ikastaroa zuzenean / Ekogunean Taillera
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 13,5 ordu