ONLINE IKASTAROA ZUZENEAN - Beste ekonomia bat martxan dago

01.Ira - 02.Ira

Kod. X51-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro teoriko eta praktiko honetan, gaur egungo garapen eta ekonomia eredua aztertzeko eta horren gainean hausnartzeko elementuak eskaintzen dizkiegu unibertsitateko ikasleei, eta, horrez gain, justizian eta elkartasunean oinarritutako ekonomia berri bat sortzeko baliagarriak izan daitezkeen beste proposamen batzuk ematen ditugu, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duten politika ekonomikoak nahi eta behar ditugulako.

Hortaz, ikastaro honen bidez, unibertsitateko ikasleek ekonomia ulertzeko eta egiteko beste modu batzuk ezagutuko dituzte, eta ezagutza teorikoa eta praktikoa eskuratuko dute, arlo hauen inguruan: Ekonomia Sozial eta Solidarioa, Ekonomia Ekologikoa, Ekonomia Feminista, Gizarte Erantzukizun Korporatiboa eta Inbertsio Arduratsua Gizartearen ikuspegitik, besteak beste.

Helburuak

Eraiki nahi dugun eredu ekonomikoari buruzko gogoeta kolektibo bat egitea.

Finantzak, merkataritza, fiskalitatea edo ekonomiaren irakaskuntza aldatzeko beharrari buruzko gogoeta egitea, baita ekonomia egiteko beste eredu batzuk eraikitzearen garrantziari eta politika ekonomikoak aldatzeko beharrari buruz ere.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

Kolaboratzaileak

  • Economistas sin Fronteras
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Ekonomia eta enpresa
    • Iraunkortasun Ekonomikoa
    • Iraunkortasuna
  • 01.Ira - 02.Ira
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu