Photo- and ElectroCatalysis at the Atomic Scale (PECAS2019)

27.Abu - 30.Abu

Kod. Z19-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: ingelesa

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Eskala Atomikoko Fotoelektrokatalisiko eskolaren (PECAS) helburua fisikako, materialen zientzietako, kimikako eta elektrokimikako zientzialarien eta ikasleen artean diziplina arteko eztabaida sustatzeko hainbat aukera sortzea da, baita material berrien propietate fotokimikoen eta elektrokimikoen arloko azken emaitzak, ideiak eta metodoak aurkeztea ere.

Gaiak:

  • Azaleren elektrokimikako teknikak eta metodoak, bai in situ, bai in operando.
  • Fotoi energia eta energia kimikoa energia elektriko bihurtzea.
  • Elektrokatalizatzaileak ura bereizteko eta CO2aren erredukzioa egiteko.
  • Gune aktibo lokalak gainazal solidoetan: defektuen erreaktibotasuna.
  • Ingeniaritza kimikoa eta sistema fotoelektrokimikoen sintesia.
  • Energia elektrokimikoa biltegiratzeko material berriak.
  • Biosentsore elektrokimikoak.
  • Interfaze elektrokimikoen modelatze teorikoa.

Batzorde antolatzailea

  • Sara Barja, Centro de Física de Materiales (CSIC-UPV/EHU), DIPC (chair)
  • Celia Rogero, CFM-CSIC-UPV/EHU, DIPC
  • Olaf Magnussen, Kiel University
  • Doris Grumelli, MPI-FKF, INIFTA – CONICET

Helburuak

PECAS 2019k elektrokimikaren eta azaleren zientzien ikerketa arloak uztartzea aurreikusten du, elektrodoen soluzio interfazearen izaera ulertzeko maila atomikoan. Dagokien diziplinetako aditu entzutetsuek azaleren fotoelektrokimikaren arloan egin dituzten azken ahalegin esperimental eta teorikoak aurkeztuko dituzte, eta eztabaida sakona sustatuko dute bi arloetako ikasleen eta komunitate zientifikoaren artean.

Mintegiak graduondo mailan emango dira azaleren zientzien eta elektrokimikaren arloan, baina hiru sarrera hitzaldi izango dira –azaleren zientzia, elektrokimika eta metodo teorikoak–, bereziki PECAS 2019an jorratuko diren gaietako bakoitza Kimikako eta/edo Fisikako master eta graduondoko ikasleei aurkezteko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Donostia International Physics Center (DIPC)
  • Interreg Poctefa-TNSI
  • Centro de Física de Materiales (CFM)
  • Bihurcrystal
  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • Kongresua
    • Zientzia eta teknologia
  • 27.Abu - 30.Abu
  • Miramar Jauregia
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 40 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...