Poetikoaren eta politikoaren bidegurutzean

15.Uzt - 16.Uzt

Kod. K03-19

Ikastaroaren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Esparru bereizitzat irudikatu izan dira sarri poesia eta politika, poetikoa eta politikoa, baina etengabeak izan dira bi esparru horien arteko zubiak eta elkarrekintzak. Ikastaro honetan, esparru poetikoaren eta esparru politikoaren arteko harremanak izango digutu hizpide, gaur egungo sorkuntza poetikoa eta ekintza politikoa kontuan hartuta. Poetikoaren eta politikoaren arteko bidegurutzean jardungo dugu, poesia politikoa birdefinitzeko egungo teoria poetiko zein politikoen argitan, eta aldi berean, politika poetikoa zedarritzeko urratsak egingo ditugu, egungo mugimendu politikoetan adierazpide poetikoek zer leku duten azterturik. Horretarako, honako galdera hauetatik egingo dugu tira:

a) Politikoak poetikoa zeharkatzeko moduez jarduteko: nola zeharkatzen du politikoak poesia? Poesiak ba al du politikoki eragiteko gaitasunik gaur egun? Nolakoa behar du poesiak gaur egun eragin politikoa izan dezan?

b) Poetikoak politikoa zeharkatzeko moduez jarduteko: nola zeharkatzen du poesiak politikoa? Mugimendu sozialetan zer leku dute adierazpide poetikoek? Nolako harrera poetikoa gauzatzen da espazio politikoetan?

Galdera horietatik tira eginda, gogoeta-espazio bat sortu nahi dugu, guztion artean gaur egungo sorkuntza poetiko-politikoan zein jardun politiko-poetikoan gertatu diren aldaketak antzemateko. Bide horretan, hiru zutabe nagusi izango ditu ikastaroak:

Lehenik, poetikoaren eta politikoaren inguruko teoriak eta joerak aurkeztuko dira, betiere Literatur Teoria garaikidearen zeinTeoria Politiko garaikideen ekarpenak gogoan izanda.

Bigarrenik, irakurketa-lantegia osatuko da, tertulia dialogikoa ardatz hartuko duena. Lantegi horietan esparru politikoarekin hartu-emanean garaturiko poesia zenbaiten eta gertaera poetiko zenbaiten interpretazioa egingo da, poesiaren zein politikoaren inguruko hausnarketa kolektiboa sustatzeko.

Hirugarrenik, poeten ikuspegiak eta esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu, haien lekukotzak zein iritziak entzunez.

Testuinguru horretan, poesiaren eta politikaren arteko bidegurutzeak zedarritzerakoan azken urteotan susperturiko mugimendu sozialak izango ditugu ardatz: ekologismoa, mugimendu feminista, langile-borrokak, eta abar.

Helburuak

Ezagutza teorikoa. Poetikoa eta Politikoa uztartzen dituzten teoriak ezagutzea (Literatur Teoriaren eta Teoria Politikoaren bidegurutzean).

Ezagutza praktikoa. Irakurketa-lantegiaren bitartez, obra poetikoak teoria poetiko zein politikoen arabera interpretatzeko gaitasunean trebatzea.

Ezagutza gorpuztua. Poeten lekukotzaren bitartez, poetikoaren zein politikoaren bidegurutzean gorpuzturiko esperientziak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Poepolit - Proyecto de Investigación de la Universidad de Vigo
  • Ikastaroa
    • Artea eta kultura
    • Gizarte Zientziak
  • 15.Uzt - 16.Uzt
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu