Presente y Futuro de la Función Financiera. Los Retos del Controller

15.Urr

Kod. E11-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Hainbat profesionalek beren ezagutzen eta esperientzien berri emango dute, Controller-ak eta Finantza Funtzioak bete beharreko zereginaren inguruan. Ekonomia-enpresa ingurunea etengabe eta abiadura bizian ari da aldatzen. Errealitate horretan, Finantza arduradunak egokitzeko gaitasun handia eduki behar du, metodologietan, tresnetan, informazio sistemetan eta eragiteko irizpideetan egunean egoteko, enpresa osoari balioa eman ahal izateko. Azken batean, enpresaren estrategia globalaren garapenean laguntzeko.

Kutxaren Kudeaketaren garrantzia, enpresaren finantza egiturari lotutako inbertsio zirkulatzailearen inplikazioak eta M-X jardueragatiko nazioarteko zirkulatzailearen kudeaketa elementu erabakigarriak dira finantza kudeaketan, eta esperientzia praktikoen bidez kontrastatu behar dira.

Horrez gain, eta digitalizazioaren eraginez, enpresaren informazio sistemei eragiten dieten hainbat arrisku azalduko dira, finantza jarduerari lotuta daudenak eta teknologia berrien arloan ematen direnak. Ikuspuntu praktiko eta aplikagarri batetik erreferentziak emango dira, arrisku horiek aurreikusteko eta horien aurrean zuzen erantzuteko.

Azkenean, eta nazioarteko lehiaren mundu globalizatu batean, gure egungo finantza ekosisteman jarriko dugu arreta. Ingurune horretan, metrika guztiek ongi zehazten duten moduan, banku finantzaketa iturrien egungo mendekotasuna garrantzitsua bezain erreala da. Ona al da errealitate hori? Finantza iturrien dibertsifikazioan aurrera egin beharko genuke gure finantza kostuak optimizatzeko? Posizio horretara, bide batez, irits daitezke, bai, nazioarteko gure ingurune hurbileneko enpresak… Errealitate horren aurrean, jardunaldian finantzaketa formula osagarriak eta berritzaileak aurkeztuko dira, hala nola industria rentinga, enpresa ordaindukoak, zor funtsak, direct lendinga eta kapital pribatua, besteak beste, ETE ingurunerako eskura dauden finantzaketa formulak diren neurrian.

Helburuak

Controller baten lanerako lagungarriak diren irizpideak, lan egiteko moduak eta esperientzia praktikoak ematea, zuzendaritza nagusian erabakiak hartzeko laguntza gisa. Baita enpresa barruan Finantza Funtzioa etengabe eguneratzen laguntzeko ere.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • ELKARGI SGR
  • Jardunaldi profesionala
    • Ekonomia eta enpresa
  • 15.Urr
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu
  • Web