Problemas actuales de la columna vertebral, abordaje terapéutico

07.Ira - 08.Ira

Kod. O15-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gure bizitza eta lan ohitura eta jarrera batzuen ondorioz, bizkarreko afekzioak eta minak oso patologia arruntak dira, gaur egungo gizartean. Bi egunez, sintoma horiek ulertzeko emandako askotariko azalpenak eta horiek kentzeko tratamenduak aztertu nahi ditugu. Mediku eta fisioterapeuta espezialistak izango ditugu gure artean, tratamendu terapeutiko aurreratuenen berri emateko. Bereziki aipatuko da bizkarraren eskola.

Helburuak

Bizkarrezurraren egitura eta funtzioak ezagutzea.

Minaren eta, bereziki, min zerbikalaren fisiopatologia ulertzea.

Bizkarreko arazoei heltzera diziplina askotatik: ariketak, farmakoak, kirurgia, kortseak.

Bizkarreko minaren sintomak hobetzeko teknika errazak ikastea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Ikastaroa
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 07.Ira - 08.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu