Programazio didaktikoak eta defentsa lantzeko orientabideak

25.Ots - 26.Api

Kod. @10-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea eskatuta dago. Irakaskuntzaren laburpena eta metodologia: 

Ikastaro honetan, ikasleen errealitatetik abiatuta Heziberri 2020 eta LOMCEn oinarritzen diren programazio didaktikoen gakoak eta aplikazioa landuko dira metodologia aktiboak txertatuz (PBL, erronkak, STEAM, arazoak). Hortaz gain, komunikazioa ere jorratzen da, ahozko defentsa baten aurrean baliabideak eskuratzeko.

Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz. Bakoitzaren errealitatetik abiatuta, programazio didaktiko baten gakoak bereiziko ditu ikasleak.

- 60 ordu 9 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)

- Hasiera: 2019/02/25 Bukaera: 2019/04/26

Tarifa bakarra: 120 euro

Hizkuntza ofiziala: euskara 

Helburuak

  • XXI.mendeko hezkuntza beharrei lotutako programazioaren gakoak identifikatzea.
  • IKT-aren erabilerarako baliabideak ezagutzea programazioan txertatzeko.
  • HH, LH, DBH eta Batxilergoko programazioak aurkezteko gakoak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten - EJ
    • Irakasteko ikasten - Nafarroako Gobernua
  • 25.Ots - 26.Api
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 60 ordu