Aurrez aurreko jardueren proposamenak

UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak 2020an XXXIX. edizioa ospatuko duten Uda Ikastaroak antolatzen ditu. 2020ko proposamenak aurkezteko epea 2019ko urriaren 8an irekiko da azaroaren 18ra arte.

UPV/EHUko Uda Ikastaroek formakuntza, dibulgazio eta unibertsitate hedapen jarduerak antolatzea dute xede.

Uda Ikastaroen helburua nazioartean udako erreferentziazko ikastaroak bihurtzea da. Bertan partehartzaileek egungo erronkei buruzko formakuntza, eztabaida eta topagune izateko aukera aurkitzea nahi dugu.

Aurtengo edizioan, honako hauek sustatuko ditugu;

  • Ziklo bakoitzean gizarteko, irakaskuntzaren arloko eta zientziaren arloko izen handiko jendea izatea.
  • Gizarteko ahalik eta alor gehienen parte hartzea sustatzea eztabaidak aberasteko eta ikuspegi  eta planteamendu desberdinak ikusgarri egiteko.
  • Iraunkortasun Foroa ezartzea ikastaroek nazioartean sendotzeko.
  • “Uik ibiltariak” programaren esparruan Baskonia lurralde osora Uda Ikastaroak hurbiltzen jarraitzea.
  • Orain arte egin bezala, Uda Ikastaroetan euskarak gero eta toki handiagoa izan dezan lan egiten jarraitzea.
  • Lantzen ditugun edukien zabalkundea hobetzea sare sozialetan daukagun presentzia areagotuz.

 

2020 urteko Araudia ikusteko sakatu ondorengo botoia mesedez:

ARAUDIA 2020

Proposamena aurkezteko sakatu jarraian:

PROPOSAMENA AURKEZTU

Proposamena betetzeko laguntza gida bat osatu dugu, jarraian ikus dezakezu:

Proposamena aurkezteko laguntza gida

Informazio gehiagorako Uda Ikastaroen Idazkaritzara jo dezakezu:


943 219751