Online ikastaroen proposamenak

Honako hauek osatzen dute online ikastaroen programazioa:

  • Online metodologiara egokituta aurreko edizioetako Uda Ikastaro presentzialak, eta
  • Online emateko apropos diseinatutako ikastaroak.

Uda Ikastaro presentzialak ez bezala, Online Ikastaroetarako proposamenak urte osoan zehar aurkeztu ahal dira, ikastaroak urria eta maiatza artean emango direlarik.

Online ikastaroen proposamenen aurkezpena zuzentzen duen araudia esteka honetan eskuragarri dago:

2019ko ONLINE IKASTAROEN ARAUDIA

Uda Ikastaroak Fundazioak online plataforma bat erabiltzen du proposamenak jasotzeko. Erabiltzaile berria bazara erregistratu behar izango zara.

PROPOSAMENA AURKEZTU

Proposamena aurkezteko honako Laguntza Gida kontsulta dezakezu:

Laguntza Gida

 

Informazio gehiagorako Uda Ikastaroen Idazkaritzara jo dezakezu:


943 219751