Proyectos, retos y oportunidades de la economía azul transfronteriza Euskadi-Nueva Aquitania y su contextualización en el arco Atlántico

14.Ira - 15.Ira

Kod. H22-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Ozeanoen balorizazioari eta jasangarritasunari buruz antolatzen den mugaz gaindiko eskalako hirugarren Uda Ikastaroa da hau; Campus Euskampus Bordeaux aliantza estrategikoaren esparruan Bordeleko Unibertsitateak eta UPV/EHUk batera antolatzen dute, euren IdEx Bordeaux eta Euskampus bikaintasun esperientzietan oinarrituta.

Bi unibertsitateek, lurraldeko eragileekin estu-estu elkarlanean jardunda, mugaz gaindiko kostaldeko eta arku atlantikorako proiekzioa duen ekonomia urdina garatzen laguntzeko dituzten ahalmenak mobilizatzearen aldeko apustuarekin bat egiten du, prestakuntzako eta ikerketako aukeren arro den aldetik, eta jasangarritasunera bideratutako eta jakintzan balio handia duen enplegagarritasuna sustatzeko.

Ekonomia urdina hazkunderako eta lehiakortasun jasangarrirako aukeragune bihurtzen ari da mundu osoan. Euskadik eta Akitania Berriak itsasertzeko 840 km partekatzen dituzte, baita jarduera tradizional eta sortu berrien sorta aberats eta askotarikoa ere, mugaz gaindiko ekonomia urdina euroeskualdeko lankidetzaren funtsezko elementu bihurtzeko dinamika sozioekonomiko oso handia elikatzen dutenak.

Esparru horretan, unibertsitateei eta eragile sozioekonomiko guztiei elkarrekin lan egiteko gonbita egiten dien dinamika bat ezartzen da, eragile aktibo izan daitezen ikerkuntzan, berrikuntzan eta prestakuntzan aukerak taxutzeko eta gure lurraldean enplegagarritasun urdina garatzeko.

Proiektu eta ekimen ugari abian dira jada lurraldean, bai eskualdeko estrategiak, hala nola Croissance Bleue Akitania Berrirako, baita Europakoak ere, hala nola Estrategia Atlantikoaren Plana. Guztiek etorkizun oparoa dute eta konpromiso koordinatuak eskatzen dituzte.

Euskampus Bordele komunitate sendoan eta horren laguntzaile sare zabalean oinarrituta, Uda Ikastaro hau ekarpen gisa proposatzen da, proiektuak eta ekimenak ikusgai egiteko eta mugaz gaindiko ekonomia urdinaren inguruan lankidetza eta proiektu berriak inspiratuko dituzten agertokiak elkarrekin sortzeko. Euroeskualdeko eta nazioarteko ekonomia urdinaren dinamikekin lotutako eragile eta erakunde guztiei zuzenduta dago: prestakuntzaren eta ikerketaren arloko sektore akademikoa, enpresa sektorea, administrazio publikoak, elkarteen sektorea, herritarrak eta, oro har, publikoa.

Arreta berezia eskainiko zaio ekonomia urdinera bideratutako lurraldeko eta Europako estrategien esparrua txertatzeari, baita ekonomia urdinean enplegagarritasunerako aukerak eta gaitasun urdinak garatzea ardatz duten proiektuen emaitzak aztertzeari eta aurkezteari ere.

Helburuak

Ekonomia urdina eta ozeanoen balorizazioa eta iraunkortasuna xede dituzten politika eta estrategia europarren eta eskualdekoen testuingurua aurkeztea.

Euroeskualdearen eta arku atlantikoaren eskalan ekonomia urdinarekin lotutako prestakuntzako, ikerketako eta berrikuntzako proiektuak ikusgai jartzea eta horien emaitzak aurkeztea.

Gaitasun urdinak, iraunkortasuna eta mugaz gaindiko enplegagarritasuna garatzea ahalbidetuko duten esperientziak eta ikerketen emaitzak azaltzea.

Mugaz gaindiko eta arku atlantikorako proiekzioa duen ekonomia urdinaren erronkak eta aukerak modu kolektiboan eta eragile anitzekin identifikatzea.

Euroeskualdearen eta arku atlantikoaren eskalan etorkizuneko proiektuen eta lankidetzen inspirazio iturri izan daitezkeen erronka eta aukeren mapa bat sortzea batera.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Administrazio publikoak- Elkarteen sektorea

Kolaboratzaileak

  •  Proyecto Ocean i3 Interreg POCTEFA
  • Euskampus Fundazioa
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Gizartea
    • Hezkuntza
    • Ekosistemak eta baliabide naturalak
    • Iraunkortasuna
    • Pandemia
    • Ekosistemak eta baliabide naturalak
  • 14.Ira - 15.Ira
  • Irailaren 14 Online zuzenean eta irailaren 15 Miramar Jauregian
  • Gaztelera
    Frantsesa
  • Balio akademikoa: 20 ordu