Psicopatología basada en la relación: por una Psicopatología útil para los servicios comunitarios y para la comunicación inter-servicios

19.Abu - 20.Abu

Kod. B04-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Eromena, neurosia, normaltasuna… nola ulertzen dira gaur egun? Nola mantendu harremana eta elkartasun pertsonal eta soziala psikiatria eta psikopatologia klasikoek termino horiekin sailkatzen zituzten patologiak pairatzen dituzten pertsonekin?

Gaur egun, psikopatologia bidegurutze batean dago. Hainbat mendez diziplina zientifiko gisa garatu ondoren, izugarri zabaldu da haren aplikazio eremua. Bilakaera hori bera, paradoxikoa bada ere, diziplina inplosiora eman dezakeen mehatxua ere bada. TDAH, TEA, TLP, depresioa, eskizofrenia… oinarrizko kontzeptuak dira psikopatologia klasikoan eta, aldi berean, haren krisi teoriko eta epistemologiko larriaren erakusgarri ere badira. Kontzeptu horiek eta beste batzuk… ohiko moduan ulertu behar ditugu edo pentsa dezakegu giza sufrimendu psikologikoa eta psikosoziala kontzeptualizatzeko beste modu batzuetan? Badago nahikoa oinarririk garatzeko pertsonen arteko harremanetan, emozioetan, komunitatean eta elkartasunean oinarritutako psikopatologia bat?

Ikastaro honetan, saiatuko gara psikopatologia aurkezten gure ustez komunitate zerbitzuentzat eta komunitate arretarentzat erabilgarriagoa den ikuspegi batetik. Horrekin batera, zerbitzuen arteko komunikazioa eta komunitatearekikoa erraztuko dituen psikopatologia eredu bat, behar ez diren profesionalismoak eta medikalizazioak saihestuta, ahal den neurrian. Psikopatologia psikologia ez den alor bat dela aldarrikatzen duen ideiatik abiatuko den eredu bat. “Patologikoak”, “anomaloak” edo “gaixoak” deitzen diren jokabideak eta adimen errepresentazioak honako hauxe direla dioena: norbanakoek, familiek eta taldeek egoera zailetan bizirik irauteko egiten dituzten moldatze ahaleginen desbiderapen kaltegarriak. Azken batean, erlazio modu, eredu edo jarraibide dramatizatuak, beldurtuak edo arrazionalizatzaileak oinarri dira antolamendu psiko(pato)logiko histrionikoentzat, fobiko-ebitatiboentzat edo obsesibo-kontrolatzaileentzat. Erlazio modu emozionalizatu, intrusibo, eragile eta jazarriak bezala, antolamendu melankoliko-maniakoen, perbertsoen, inkontinenteen edo paranoideen oinarria dira.

Hori dela eta, lehenengo modulu honetan, aztergai izango dugu “Psikopatologia orokorra”, eta diziplinaren birplanteamendu global horretarako elementu kontzeptualei eta zientifikoei erreparatuko diegu: haren xedea, haren oinarrizko printzipioak eta haren oinarria garapen interaktiboan edo erlazionalean. Halaber, saiatuko gara azaltzen sistema emozionalek garapen horretan duten garrantzia, baita halabeharrezko inbrikazio bio-psiko-soziala ere, gaur egun epigenetikaraino garatua. Azkenik, saiatuko gara ere oinarri batzuk bateratzen “erlazioan oinarritutako psikopatologia” modu askotarikoentzat, eta etikarekin, filosofiarekin, kulturarekin eta beste psikopatologia batzuekin duten loturarentzat, baina arreta jarriz osasunaren psikologia, psikopatologia eta psikiatria eredu batzuen eta besteen ondorio asistentzial eta pragmatikoetan (larrietan). 

Helburuak

Gogoeta egiten laguntzea egungo psikopatologiak eta psikiatriak pertsonak sailkatzeko dituzten oinarri teorikoei eta haien ondorio kliniko eta praktikoei buruz.

Gogoeta egitea horretarako ohiko modua –psikopatologia gainartzailea– modurik fidagarriena, egokiena, erabilgarriena eta solidarioena ote den.

Ideiak, gogoetak eta kontzeptuak ematea "psikopatologia" eta "osasunaren psikologia" eredu alternatiboei eta haien aplikazio kliniko eta praktikoei buruz.

Datuak eta ebidentziak laburbiltzea, gaur egungo psikopatologia korronteen barnean orientatzeko. 

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Organizadores sanitarios, periodistas, políticos...
  • Ikastaroa
    • Bizitzaren bidaia
    • Psikologia
  • 19.Abu - 20.Abu
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...