RE-vivienda: I laboratorio de vivienda en Euskadi

17.Ira - 19.Ira

Kod. A05-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza zuzendaritzaren eta UPV/EHUko Arkitektura GETren arteko lankidetza instituzionalaren baitan, lehentasunezko 3 jardun eremu ezartzen dituen lankidetza hitzarmena izenpetu da (http://www.euskadi.eus/noticia/2018/medio-ambiente-y-la-upv/ehu-trabajaran-en-la-mejora-y-difusion-del-patrimonio-natural-de-euskadi/web01-s2ing/es/):

- Etxebizitza Laborategia.

- Irisgarritasun unibertsala, desafio eta aukera berri gisa eraikitako gure espazioen diseinuan.

- Ezagutza zabaltzea eta gure gizartera transferitzea –berriki sortutako Euskadiko Arkitektura Institututik bideratua neurri handi batean–.

2019rako aurreikusitako jarduerei dagokienez, aipatutako Etxebizitza Laborategia jarri nahi da martxan, bizitegi erabilerek gure lurraldean egun dituzten arazoak aztertuko dituena.

Arkitektura GETeko irakasle eta ikertzaile talde handi baten eta Etxebizitza Saileko teknikarien laguntzaz, hainbat ikerketa eta jardun lerro planteatuko dira, zeinen bidez, hirigintza eta diseinu gaiak lantzeaz gainera, diziplina arkitektonikoari estu lotutako beste alor batzuk era aztertuko diren.

2019ko Uda Ikastaroetan, 3 jardunaldi profesional antolatu nahi dira Laborategi honen ekarpenak erakusteko, analisi eremua zabalduz eta hedatuz estatutik eta nazioartetik ekarritako ekarpen eta esperientzien bidez.

Generikoki Re-vivienda deituko diren 3 jardunaldiek 3 gai landuko dituzte:

1. Habitataren birdentsifikazioa landa ingurunean.

2. Habitataren birdentsifikazioa hiri ingurunean.

3. Habitataren esperimentaltasuna eta malgutasuna.

Helburuak

Publikoki aurkeztea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza zuzendaritzak eta UPV/EHUko Arkitektura GETek bultzatzen duten Etxebizitza Laborategia.

Etxebizitza Laborategiaren jarduerak eta emaitzak zabaltzea.

Alternatibak aztertzea eta ezagutzea (tokikoak, estatukoak eta nazioartekoak), etxebizitza arloko egungo desafioei aurre egiteko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • ETS de Arquitectura de la UPV/EHU
  • Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial  y Vivienda del Gobierno Vasco
  • Jardunaldi profesionala
    • Arkitektura
    • Gizarte Zientziak
  • 17.Ira - 19.Ira
  • EAI/IAE (Euskadiko Arkitektura Instituoa)
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web