Redes Sociales e Internet: riesgo de adicción, erotismo y agresión en adolescentes y jóvenes. Detección y prevención

11.Uzt - 12.Uzt

Kod. P02-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Azken urteetan, areagotu egin da internetek eta sare sozialek mundu mailan izan duten inpaktuarekiko interesa, batik bat nerabeek eta gazteek teknologia honekin duten harremanarekikoa.

Ikastaro honek informazio berri eta interesgarria eskaintzen du, entzutez ezagutu bai baina gizartean egiazki duen eragina ezagutzen ez den gai bati begiratzeko. Errealitate ezkutu bati buruzko informazioa eta erantzunak ematen saiatzen da, nerabeek eta gazteek internet eta sare sozialak erabiltzeko duten moduari lotuta. Natibo birtualak gero eta goizago hasten dira eta sarriago erabiltzen dituzte mugikorrak eta smartphoneak, eta areagotu egiten ditu horrek mendekotasun, eraso eta erotismoari lotutako on-line arriskuak.

Gaztetxoen eta nerabeen ezaugarri psikologikoek eragina dute internet erabiltzeko moduan, eta arrisku portaerak eragin ditzakete hainbat arlotan. Bestetik, adin honetako pizte erotiko eta sexualak adierazpide bat aurkitzen du sextingaren praktika zabalduan. Egunero igotzen dira hodeira argazki erotikoak edo sexualizatuak, eta xantaia egiteko erabil daitezke. Nerabeen artean inpaktu gero eta handiagoa duen praktika hau cyberbullying eta groomingaren (adingabeei eragindako sexu abusua) arriskuaren oinarrian dago, ondorio psikologiko larriak –baita batzuetan lege ondorioak ere– izan ditzakeena.

Adin goiztiarretan internet erabiltzea hezkuntza, gizarte eta klinika alorretan interes handia duen gaitzat hartzen da, gurasoen eta irakasleen jardunetik harago doana. Belaunaldien arteko arrakala birtuala (nerabeen eta guraso-hezitzaileen artekoa) begien bistakoa da, eta horregatik askotan bigarrenak, harrituta eta nahastuta, erantzun ezinean gelditzen dira. 

Horregatik, prebentzio orientazioak eskaini nahi dira, neska-mutiko nerabeen garapen ebolutiboan jokatzeko moduari buruzkoak.

Helburuak

Informazioa ematea nerabeek eta gazteek internet eta sare sozialak erabiltzeak dituen arrisku faktore nagusiei buruz.

Internet eta sare sozialak (zehazki, mugikorra, smartphonea eta bideojokoak) egoki erabiltzearen eta gehiegi eta/edo modu adiktiboan erabiltzearen arteko desberdintasuna azaltzea, ezaugarri ‘freaky’-ak dituzten pertsonei erreparatuta bereziki.

Nerabeen eta gazteen arrisku erotiko nagusiak azaltzea: sexting, grooming eta sextortsioa.

Cyberbullyingaren arriskua agerian uztea, erasotzailea, biktima eta behatzaileak identifikatuta.

Cyberbullynga prebenitzeko neurriak erakustea eta haren prebentziorako programa interesgarrienetako bat ikustea: Cyberprogram 2.0.

Internet eta sare sozialak egoki erabiltzeari buruzko prebentzio jarduerak, materialak eta estrategiak eskaintzea gurasoei, irakasleei eta ikasleei.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Ikastaroak guztientzat
    • Psikologia
  • 11.Uzt - 12.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web