Reflexiones en el camino: cuando el envejecimiento se convierte en una oportunidad para todas las personas

17.Eka - 19.Eka

Kod. O03-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Matrikula prezioan sartuta daude;

  • Donostiatik Donibane Lohitzunera autobusa lehen egunean
  • Alojamendua, gosari, bazkari eta afariak ibilbidean zehar
  • Programan azaltzen diren ekintzak (Albaolara sarrera, itsasontzien txartelak, e.a.)

Arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da. Bakoitzak bere motxila eraman beharko du behar izango dituen gauzekin.

Formatu desberdina izango duen uda ikastaro bat egitea proposatzen da, jarduera akademikoa eta ibiltzea uztartzen dituena.

Ikastaroan zehar gogoeta egin nahi da zahartzaroari buruz, hori baita gure gizarteak aurre egin beharreko erronkarik handienetako bat, eta erronkari egoki helduz gero sor daitezkeen aukerak azpimarratu nahi dira. Horretarako, hainbat diziplinatako profesional talde bat izango dugu; esparru soziologikotik hasi eta teknologikora arte, osasunaren esparrutik igarota. Ikastaroan zehar, jakintzak eskuratzeaz gain, eztabaida sustatu nahi da, bai saioetan, bai goizez egingo diren oinezko ibilaldietan ere.

Proposaturiko ibilbidea Donibane Lohizunetik Donostiarakoa da, 18 km inguruko hiru etapatan, Iparraldeko Donejakue Bidean eta Kostaldekoan (Talaia) barrena. Jarduera horrekin, eduki akademikoa garatzeaz gain, ariketa fisikoa sustatu nahi da, zahartze aktiboa bultzatzeko tresna gisa, baita gure lurraldeko txokorik ikusgarrienetako batzuk ezagutaraztea ere.

Helburuak

Bilakaera demografikoaren aurrean gizarte, osasun, teknologia eta ekonomia arloan sortzen diren aukerei buruz gogoeta egitea.

Bilakaera demografikoa dela eta, profesional eta espezialisten artean iritziak trukatzea, fenomeno horrek hurrengo hamarkadetan izango dituen eraginak balioetsita.

Zahartze aktiboa eta biztanleen bizi kalitatearen hobekuntza sustatzera bideraturiko jarduerak bultzatzea; adibidez, ariketa fisikoa eta pertsonen sozializazioa errazten duten jarduerak egitea.

Euskal Herriko parajerik ederrenetako batzuetan barrena ibiltzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • ADINBERRI
  • Ayuntamiento de Hondarribia
  • Ayuntamiento de Pasaia
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Ikastaroak guztientzat
    • Osasuna
    • Zahartzaroa
    • uik Ibiltariak
  • 17.Eka - 19.Eka
  • Ekainaren 17 eta 18 Iblitaria eta ekainaren 19 Miramar Jauregian
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu