Konstituzio erreformak eta erresistentzia konstituziogileak: hurbilketa bat euskal eta kataluniar auzietara

28.Eka - 29.Eka

Kod. G11-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Azken hamarkadan krisi politiko eta ekonomikoko agertokia ireki da, eta ideia eta kategoria juridiko politiko berriak behar dira egungo erronkak azaldu eta haiei aurre egiteko.  Euskadiko Estatutu Berriaren proposamena, estatutuen erreformak, Kataluniako Estatutuari buruzko Konstituzio Auzitegiaren epaia 2010ean, kapitalismo finantzarioaren krisia, herritarren egonezina murrizketa sozialen aurrean, ustelkeria, 15 M mugimendua, Konstituzioko 135 artikuluaren erreforma aurrekontuaren egonkortasunerako Europako eskakizunak betetzeko eta zor publikoa ordaintzeko, politikan alderdi berriak agertzea eta konstituzioa erreformatzeko aukera. Horiek guztiek aukera ematen digute egungo egoera aztertzeko euskal eta kataluniar auzietara hurbilduta.

Duela gutxiko gertaeren artean hurrengoak nabarmentzen dira: Kataluniako prozesuaren mugimendua eta aldebakarreko independentzia aldarrikapena, Espainiako Gobernuak 155 artikulua ezartzea, birzentralizazio saiakerak eta estatu autonomikoaren uniformetasuna eta konstituzio erreforma irekitzeko aukera Estatuaren egungo lurralde-antolaketa konpontzeko.

III Udako Topaketa honetan konstituzioaren erreformarako eztabaidetara eta Katalunian gertatzen ari diren erresistentzia konstituziogileetara hurbildu nahi dugu.  Askotariko alorretako pertsona ospetsuek prozesu hauetako eztabaida akademiko, juridiko eta politikoak hurbilduko dizkigute, zalantzatan jartzen baitituzte Nazio, Burujabetza eta Lurraldearen inguruko ikusmolde klasikoak.

Horrela, jarraipena emango diegu Gernika-Lumoko Udalarekin eta EHUrekin (Giza Eskubideak eta Bake Prozesua, 2006 eta Konstituzioa eta Bake Prozesua, 2007) elkarlanean antolatzen ditugun Udako Topaketei. Edizio hau Astran izango da, Gernikako sormen sozialerako fabrikan.  Goizeko saio akademikoekin batera, mahai-inguru bat egongo da alderdi politikoetako ordezkariekin eta arratsaldeetan bisita kulturalak egingo dira Juntetxera eta Gernikako Bakearen Museora.  Programa unibertsitateko ikasle eta irakasleei eta politikaren egunerokotasunean interesa duten herritarrei zuzenduta dago.

Helburuak

  • Nazio, botere subirano eta lurraldearen inguruko ikusmolde berriei buruzko eztabaida akademiko eta politikoak ezagutarazi.
  • Ideia eta kategoria juridiko-politiko berri horiek hurbildu Bakearen eta gatazken Eraldaketaren Azterketetara.
  • Azken urteotan Katalunian sortu diren konstituzio erreformaren proposamenak, prozesu kargugabetzaileak eta erresistentzia konstituziogileak ezagutu.

Kolaboratzaileak

  • Ikastaroa
    • Giza Zientziak
    • Ikastaroak guztientzat
    • Zuzenbidea
  • 28.Eka - 29.Eka
  • Gernika- Edificio Astra. Iparragirre Kalea, 22, 48300 Gernika-Lumo
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web