Relanzamiento de la Unión Europea

17.Uzt - 19.Uzt

Kod. G18-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honetan, Europako Parlamentuaren VIII. Legealdian (2014-2019) izan diren eraldaketa positiboak aztertu nahi dira. Horretarako, aintzat hartuko dira Europako legitimitatean emandako aurrerapenak; izan ere, Batzordearen presidentea lehenengoz izan da hautatua hauteskunde emaitza batzuen ondorioz eta, beraz, Legealdi honetan, Europar Batasuna parlamentarizatu eta demokratizatu egin da.

Aldi berean, Brexitaren erreferendumaren emaitzen ondorioz, krisi existentzial batetik erabat desberdina den egoera batera pasatu gara, non esan baitezakegu EBri bultzada berri bat ematen ari zaiola.

Brexita aukera bat izaten ari da Europar Batasunerako, estatukideen, erakundeen eta herritarren arteko kohesio bat eman baita orain dela hamarkada bat, behintzat, ez zegoena.

Ikastaroan Legealdi honetan emandako aldaketa sakona aztertu eta azaldu nahi dugu, eta 2019ko maiatzeko Europako Parlamenturako hauteskundeen emaitzak modu espezifikoan aztertuko dira, baita Batasunaren proiektu politikoa logika federalaren baitan sendotzeko irekitzen diren aukerak ere. Parlamentuaren eraketa politikoa eta Batzordeko presidente berria hautatzeko eta Batzordea bera eratzeko aukerak analizatuko dira.

Helburuak

Europako Parlamentuaren VIII. Legealdiaren eboluzioa aztertzea eta haren emaitzak baloratzea.

Europa eraikitzeko prozesuan emandako aurrerapenak lantzea, Brexitaren erreferendumaren ondoren bereziki.

Erasmus proiektua Europan nahiz Euskadin izaten ari den garrantzia aztertzea.

2019ko maiatzean Europako Parlamenturako egindako hauteskundeen emaitzen harira, Europako proiektu federalerako irekitzen diren aukerak azaltzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Zuzenbidea
  • 17.Uzt - 19.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...