Resiliencia y bienestar: el desarrollo de fortalezas personales

14.Ira - 15.Ira

Kod. B04-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE ZUZENEAN gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxan sartzeko.

Erresilientzia honela defini dezakegu: gizakiaren gaitasuna bizitzaren zorigaiztoei aurre egiteko, horiek gainditzeko, bai eta horien bidez eraldatua izateko ere. Krisi eta ziurgabetasun maila handiko garaietan, buru osasuneko arazoak sor daitezke, eta pertsona nahiz taldeen ondoeza eman daiteke; horrelakoetan, beraz, beharrezkoa da gaitasun hori garatzeko gakoak edukitzea; gaitasun hori, izan ere, osasun prebentzioko eta ongizate pertsonala eta soziala hobetzeko faktore bat izan daiteke.

Psikologia Positiboaren ikuspegitik, giza sendotasunak eta bizitza zoriontsuago bat izaten laguntzen duten faktoreak aztertuko ditugu. Seligman-ek eta Peterson-ek «bertute edo sendotasunen» kontzeptua gehitu zioten psikologiaren arlo honi, borondatearen bidez eskuratu daitezkeen gaitasunak definitzeko, eta gaitasun horiek nortasunaren ezaugarri positiboak ordezkatzen dituzte. Haiek aukeratutako 24 sendotasun horiek kultura guztietan baloratzen dira, neurgarriak dira, eta garatu daitezke.

Uda Ikastaro honetan ezagutuko ditugu; gure mailaren autoebaluazioa egingo dugu horietako bakoitzean; eta, haiek garatzeko estrategiak ikasiko ditugu.

Helburuak

Erresiliente izatea zer den jakitea eta erresilientzia garatzen duten faktoreak ezagutzea.

Erresilientzia prebentzio anizkuneko elementu gisa garatzearen garrantzia ulertzea.

Ongizate maila hobea izaten laguntzen diguten giza sendotasunei eta bertuteei buruz hausnartzea.

Nortasun erresilientea eta sendoa garatzeko baliagarriak diren estrategiak ikastea.

Sendotasunen maila autoebaluatzea, Seligman eta Peterson-en ereduaren arabera.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • IRIZAR
  • Ikastaroa
    • Bizitzaren bidaia
    • Covid-19
    • Psikologia
  • 14.Ira - 15.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...