Resistencia a antibióticos en el medio ambiente: origen de un escenario apocalíptico

18.Uzt - 19.Uzt

Kod. Z14-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Bakterio multirresistenteek eragindako infekzioak Osasun Publikorako mehatxu larrienetakoak dira, bai eragin ditzaketen heriotzengatik, bai ekar ditzaketen gastuagatik. Dena den, antibiotikoekiko erresistentziaren hedapenak ingurumenean du bere jatorria, hau da, landa eta hiri-ingurunetan, bere ondorio larrienak eremu klinikoetan jasaten diren arren. Egoera honek erronka bat plazaratzen du: eragina duten agertoki guztiak integratzea, hala nola nekazaritza, abeltzaintza eta hiri-ingurumenak.

Orain arte bakterio erresistenteen garapena, batez ere, medikuntzan eta albaitaritzan egin den antibiotikoen gehiegizko erabilpenarekin erlazionatuta aztertu izan da. Ingurumenak gai honetan duen eragina, ordea, ez da ia ikertu. Zehazki, ingurumenean dauden (i) antibiotikoek, (ii) antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioek, (iii) antibiotikoekiko erresistentzia ematen duten geneek eta (iv) geneen transferentzia horizontalaren arduradunak diren elementu genetiko mugikorrek (plasmidoak, integronak, transposonak) gizakiaren eta ekosistemen osasunean duten eragina oso gutxi aztertu da.

Aipatutako ekosistemetan kutsatzaile hauek gorantz doaz eta bere funtzionamendua aldatzen ari dira. Eta honek gainera, ondorioz, gizakira iristeko bideak zabaltzen ditu, esaterako edaten den uraren edo jaten diren elikagaien bitartez. Duela gutxi NBEk ingurumenera askatzean eta izurtzen diren farmakoek antibiotikoekiko erresistentziaren garapenean duten eraginaz ohartarazi du. Izan ere, NBE Ingurumenaren Mugak (Frontiers) Txostena 2017-ak jasotzen dituen kezkarako sei arloetako bat antibiotikoekiko erresistentzia da.

Helburuak

Antibiotikoekiko erresistentziaren garapenean eta hedapenean ingurumenak duen zeregina ikasleari ezagutzera ematea da. Eta, bide batez, honek gizakiaren eta ingurumenaren osasunean dituen ondorioak ulertaraztea.

Antibiotikoen jarduerarako mekanismoak eta bakterioak erresistenteak izateko dituzten mekanismoak sakon ezagutaraztea.

Antibiotikoekiko erresistentzia bakterioen artean hedatzeko prozesuak eta hauetan ingurumenak duen zeregina eta ingurumenaren eta gizakiaren osasunean duten eragina ulertaraztea.

Antibiotikoekiko erresistentziarekin lotutako ingurumen-arriskuak zenbatzeko eta ebaluatzeko gaur egungo metodologiak aurkeztea.

Egungo problematikan klima-aldaketak duen eraginaz ohartaraztea.

Gainera, ikasleek zientzia komunikatzeko duten gaitasunak garatzea eta indartzea ere bilatzen da. Horretarako, tailerrean dibulgaziorako materiala prestatu beharko dute.

Eremu kliniko, nekazaritza, abeltzaintza, elikagaien eta hiriko eremutan dagoen antibiotikoekiko erresistentziaren problematika ezagutaraztea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Ikastaroa
    • Energia y ingurumena
    • Zientzia eta teknologia
    • uik Ibiltariak
  • 18.Uzt - 19.Uzt
  • Plentziako Itsas Estazioa-(PiE-UPV/EHU)
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu