Retos del derecho internacional privado de familia en el siglo XXI

26.Urr - 07.Aza

Kod. @60-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaroaren helburua XXI. mendeko Nazioarteko Familia Zuzenbide pribatuan eragin juridiko praktiko handiena duten eta ezaugarri gehien dituzten gaietako batzuk aztertu eta horiei buruz gogoeta egitea da. Bereziki, amatasun subrogatua, sexu bereko pertsonen arteko ezkontza, nazioarteko dibortzioa, adin txikikoen nazioarteko lapurretak, elikadura-betebeharrak ez betetzea, eta nazioarteko oinordekotza bezalako gaien inguruko errealitate sozial eta juridikora hurbildu nahi da, baita errealitate horiek mundu globalean dituzten erronkak ere.

Azken finean, ikastaroak arazo horri ikuspegi teoriko-praktiko batetik heldu nahi dio, inplikatutako pertsona guztiek gaiaren egoera ezagutu dezaten.

Ikastaroaren zuzendaritza:

Juan José Álvarez Rubio, Catedrático de Derecho Internacional privado de la Universidad del Pais Vasco.

José Luis Iriarte Ángel, Catedrático de Derecho Internacional privado de la Universidad. de Navarra. 

Unai Belintxon Martín, Profesor Contratado Doctor de Derecho internacional privado de la Universidad Pública de Navarra.

Helburuak

Ikaslea ondorengo gaien errealitate sozial eta juridikora hurbiltzea:

  • Autonomia materiala eta autonomía konfliktuala: nazioarteko zuzenbide pribatuko tresnak eta teknikak XXI. mendeko familia-zuzenbidearen nazioarteko dimentsioan.
  • Sexu bereko bikoteen arteko ezkontzaren nazioarteko eraginkortasuna.
  • Haurdunaldi subrogatua.
  • Nazioarteko familia zuzenbidea.
  • Adingabeen nazioarteko lapurreta, Nazioarteko mekanismoak.
  • Dibortzioaren balioa nazioartean.
  • Elikadura arloko betebeharrak ez ordaintzea eta familia barruko indarkeriarekin duen lotura: horiek bermatzeko estandar juridikoak.
  • Testamenturik gabeko ondorengotzaren arazoak nazioarteko zuzenbide pribatuan.
  • Erregistratutako bikoteen ondare araubideari buruzko erregelamendua eta izatezko bikoteei Espainiako ordenamenduan nola aplikatzen zaien.
  • Mugaz gaindiko bitartekotza nazioarteko familia gaietan.
  • Adingabeen nazioarteko adopzioaren arloko legeen arteko gatazka.
  • Dibortzioari aplikatu beharreko legea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

 

Metodología: Online hitzaldien eta bideo asinkronikoen konbinazioa.

Ebaluazioa: Online zuzeneko hitzaldietara joatea eta bideo asinkronikoak ikustea (gutxienez % 75 bete behar da).

  • Online ikastaroa
    • Zuzenbidea
  • 26.Urr - 07.Aza
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 24 ordu