Retos y oportunidades vs patologías y problemas de uso y manejo de las nuevas tecnologías (TICs) y redes sociales

09.Urr

Kod. O01-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

IKTen eta sare sozialen erabilera gizarte eta komunikazio ohitura berriak sortzen ari da etengabe. Teknologia horiek gaizki erabiltzeak arriskuak eta arazoak sor ditzake, konpontzen zailak direnak erabilera adikzio bihurtzen denean. Beste aldean, IKTek komunikazioan, hezkuntzan, osasun alorrean… dituzten onura guztiak daude. Eztabaida zabalik dago, beraz.

Azken urteetan, IKTak eta sare sozialak pertsonen ohituren parte bihurtu dira, adina gorabehera, eta harreman modu berriak sortu dituzte gizarte alor guztietan: lana, familia, lagunak, gizartea bera.

Testuinguru berri horretan, bi egoera guztiz desberdinak bereiz ditzakegu IKTen eta sare sozialen erabileraren arabera: alde batetik, lan arloan, komunikazioan, ezagutzan, harremanetan eta abarretan sortzen ari diren aukera berriak; bestetik, gero eta gehiago, arazo eta patologia berriak, adingabeei nahiz helduei eragiten dietenak.

Ondorioz, errealitate hori aztertu eta ikusi behar dugu nola erabiltzen diren IKTak eta sare sozialak, pertsonentzako alderdi positiboak eta negatiboak sortzen dituzten faktoreak, baliabide horiek eraginkorki erabiltzeko, arazorik edo patologiarik gabe.

Helburuak

Ezagutzak eta hezkuntzak teknologia berrien (IKT) eta sare sozialen erabileran onurak eta aukerak sortzeko duten garrantzia definitzea.

Egokia denaren eta desegokia denaren arteko desberdintasunak ezartzea, IKTen eta sare sozialen erabilerari dagokionez.

IKTak eta sare sozialak erabiltzearen ondorioak: erronkak eta aukerak versus patologiak eta arazoak.

IKTen eta sare sozialen erronkak eta aukerak aztertzea.

IKTak eta sare sozialak gaizki erabiltzeak sortzen dituzten patologiak eta arazoak aztertzea.

Patologiei eta arazoei nola ekin zehaztea, nola prebenitu, esku hartu eta birgaitzea, teknologia berriak hobeto erabiltzeko familian, gizarte ingurunean, erakundeetan eta lanbideetan.

IKTen eta sare sozialen erabileraren arloan dauden gizarte politikak, osasun estrategiak eta baliabideak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • COLEGIO OFICIAL DE ENFERMERIA DE GIPUZKOA
  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Jardunaldi profesionala
    • Gizartea
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 09.Urr
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu