Salud Mental en primera persona

24.Eka - 25.Eka

Kod. O09-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Azken urteetan, hainbat kolektibo eta zerbitzu psikiatrikoak jaso dituzten pertsona (izandako esperientzian oinarrituta) osasun zerbitzuetan ahotsa izatea aldarrikatzen ari dira, eta/edo zerbitzu horietatik kanpoko ekimenak sortzen. Ikastaro honen helburua gizarteari, oro har, eta bereziki unibertsitateko kideei eta profesionalei estatu mailako zenbait proiektu hurbiltzea da, buruko osasuneko ahalduntze eta autozaintza estrategiak diren aldetik.

Bi prestakuntza saioetan zehar proposamen horietako batzuk aurkeztuko dira, ekimen horien abantailei eta erronkei buruzko eztabaida bat sortzeko asmoz. Horretarako, honako hauek izango dira gure artean:

- Hernan Sampietro: buruko gaixotasunaren diagnostikoa duten pertsonen Kataluniako elkarte handienetako bat den Activament elkarteko sortzailekide. Buruko osasunaren arloko Ahalduntze Ereduari buruzko hitzaldia eskainiko du eta ikuspegi horri buruzko zenbait kontzeptu eta ideia teoriko aurkeztuko ditu. Bigarren hitzaldian Activamentek Kataluniako Osasun Zerbitzu Publikoarekin batera eginiko lankidetza programetan izandako esperientziez hitz egingo du.

- Marta Plaza: Inspiradas (ikuspegi feminista duen elkarri laguntzeko Madrilgo lehenengo taldeetako bat) taldeko parte hartzaile gisa izandako esperientziatik abiatuta, halako elkarteen ezaugarriez hitz egingo du: zein da haien filosofia, nola sortzen dira, zer ekarpen egiten dute, nola funtzionatzen dute, eta abar.

- Susanna Minguell: Palabras Dislocadas proiektuaren egile, autozaintzarako estrategia gisa eta buruko gaixotasunek duten estigmaren inguruan sentsibilizatzeko tresna gisa poesia eta literatura erabiltzearekin izan duen esperientziaz hitz egingo du.

- Tomás Woolfsom: Asturiasko Hierbabuena elkartko parte hartzaile, bere historiaz eta elkartearen jardueraz hitz egingo du; batez ere aitzindari izan ziren Orgullo Loco ekimenaz eta gauzatzen ari diren sentsibilizazio publikoko beste jarduera batzuez.

- Sandro Laboni: Nafarroako Mejorana elkarteko kide, han egiten dutenaz hitz egingo digu; batez ere, irrati programaz, eta Nafarroan halako elkarte bat abian jartzeko izandako zailtasunak eta erraztasunak aztertuko ditu.

- Zauriak dokumentala: generoari arreta berezia eskaintzen dion lehen pertsonako buruko osasunari buruzko dokumental berri baten proiekzioa. Horretaz gain, aurkezturiko edukiei buruz eztabaidatu ahal izateko, haren sortzaileak izango ditugu gure artean.

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako lankidetzarekin egindako “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” deitutako zikloaren barruan sartuko da. EAE-ko osasun publikoaren profesionalen prestakuntza eta gaurkotzeari zuzenduta dago eta matrikulan murrizpena eskeintzen du, tarifaren % 75ko deskontua hain zuzen ere. Laguntza-programa oraindik onespenaren zain dagoenez laguntza-programa aktibatu bezain laster horren jakinarazpena jaso nahi baduzu hurrengo esteka hemen sakatu.

Helburuak

Osasun mentaleko lehen pertsonako ikuspegia ezagutaraztea orain arte ez baitu eragin handirik izan Euskal Herrian, nahiz eta gero eta handiagoa izan Espainiako gainerako lurraldeetan eta Europa iparraldean.

Beste lurralde batzuetan buruko osasunaren paradigma berri hori lantzen ari diren elkarteen, kolektiboen eta pertsonen lana eta ibilbidea aurkeztea, eta dagoeneko funtzionatzen ari diren eta elkarren artean oso desberdinak diren estrategiak eta proiektuak eskaintzea (elkarri laguntzeko taldeak, prozesu artistikoak, profesionalentzako prestakuntza, osasun publikoko sistemetako esku hartzea, informazio materialaren sorkuntza, eta abar).

Jakintza transmititzeko gune bat sortzea, osasun-gaixotasun-arreta prozesuetan lehen pertsonako esperientzia eta ahalduntzea balioan jartzeko.

Prebentzioko eta arretako jakintza eta paradigma berriak aurkeztea, buruko osasunarekin loturiko arlo ezberdinetako prestakuntza fasean diren zein jardunean diren profesionalei: erizainak, psikologoak, gizarte langileak, medikuak, gizarte hezitzaileak, animatzaile soziokulturalak, elkarteetako kideak eta abar.

Herritarrei buruko osasunari buruzko informazioa eskaintzea oztopoak eta estigmak ezabatzen jarraitzeko. Gainera, egunerokoan laguntzeko errespetuan eta solidaritatean oinarrituriko estrategiak ezagutaraziko dira.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 24.Eka - 25.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu