SIEM III Seminario Internacional de Investigación en Educación Musical UPV/EHU 2020

06.Uzt - 08.Uzt

Kod. K02-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: ingelesa

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

SIEM III Seminario Internacional de Investigación en Educación Musical mintegiak Balear Uharteetako Unibertsitatean (http://siemuib2016.wix.com/siemuib2016 ) eta Valentziako Unibertsitatean (https://siemcicreavalencia2018.wordpress.com/) egindako aurreko edizioetan hasitako ildo beretik jarraitzen du. Haren helburu nagusia da musika hezkuntzaren arloan ematen ari diren ikerketen berri ematea eta parte hartzeko foro bat eskaintzea ikertzaileentzat eta doktoregoko ikasleentzat.

Aurrekoetan bezala, diseinua nagusiki parte hartzailea izango da; horrela, hezkuntza artistikoaren ikerketa lerroak definitzen lagundu nahi da, eta estatuko nahiz nazioarteko doktorego programen arteko lankidetza bultzatu.

Musikaren hezkuntzaren arloan estatuan eta nazioartean balio aitortua duten hiru aditu izango dira gure artean, gonbidatu gisa. Era berean, musika arloan ibilbide aitortua duten irakasle eta ikertzaile prestigiodunek osatutako batzorde zientifiko bat izango da. Txosten gonbidatuek nazioarteko adituekin iritziak partekatzeko eta solastatzeko aukera emango digute. Komunikazioak mahai tematikoen arabera antolatuko dira, eta parte hartzaileek beren ikerketak aurkeztuko dituzte poster digitaleko eta fisikoko formatuan, eta aurkezpenekin batera, mintegiko txostengileen eta parte hartzaileen arteko elkarrizketak eta eztabaidak emango dira.

Seguru gaude topaketa hau baliagarria izango dela musika hezkuntzaren arloan lanean diharduten estatuko eta nazioarteko erakundeen arteko lankidetza sustatzeko, bai eta balioan jartzeko ere nola musika hezkuntzak adi egon behar duen gizartearen ematen ari diren aldaketen aurrean.

Aurreko edizioei buruzko informazioa topa dezakezue honako esteka hauetan:

I Seminario de Investigación en Educación Musical. Balera Uharteetako Unibertsitatea (2016)

II Seminario Internacional de Investigación en Educación Musical y I Congreso Internacional de Creatividad en la Educación Artística. Valentziako Unibertsitatea (2018)

Helburuak

Musika hezkuntzaren arloan estatuan eta nazioartean egiten ari diren ikerketen berri ematea.

Musika hezkuntzaren arloko topagune bat eskaintzea ikertzaileei.

Parte hartzeko foro bat ematea, profesionalentzat eta doktoregoko ikasleentzat.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Kontserbatorio eta musika eskoletako ikasleak

Kolaboratzaileak

  • UPV/EHU
  • Getxo Musika Eskola
  • Kongresua
    • Artea eta Kultura
    • Hezkuntza
  • 06.Uzt - 08.Uzt
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web