Sormena lantzen: aldizkari digitala eta ipuina

25.Mai - 28.Eka

Kod. @33-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170007 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Hizkuntza ofiziala: euskara eta ingelesa (ingeleseko maila oinarrizkoarekin nahikoa da. Komunikazioa elkarren artean euskaraz izango da. Ingelesa, bibliografia ulertzeko, soilik)

Proposamen hau gure eguneroko saioetarako baliagarriak izan daitezkeen materialen aurkezpenean datza. Arloen arteko material eleanitzak baliatuz, eguneroko jarduna hobetu nahi dugu eta aldi berean ikasleak motibatu. Horretarako, eguneroko praktikarako eredu izan daitekeen aldizkari digitala aurkeztuko dugu eta proiektu honen oinarrian dauden hausnarketa metodologikoen berri emango dugu.

Aldizkariaren atazen artean, ipuinaren ekoizpenean murgilduko gara, ipuinaren egitura eta hainbat ezaugarri tekniko landuz. Baliabide horiek guztiak erabiliz ikasleek beraiek sormena eta autonomia (Dam 1995) lantzea eta garatzea izango da gure helburua eta horretarako estrategiak aurkeztuko dira. Aldizkari digital bat diseinatzeak eskatzen duen koordinazioa aintzat hartuz, irakasleen arteko elkarreragina foroaren bitartez gauzatuko dugu. Irakasleek elkarreraginean oinarritutako proposamenak partekatuko dituzte, hala nola, ikastaroan aurkeztutako estrategiak aplikatuz egingo duten ipuin laburra. Horrez gain, zenbait Europar proiekturen berri emango da, etorkizunean ere modu koordinatuan lan egiteko. Azkenik, materialak eredu moduan hartuz, ikasleek egindako praktika on batzuk aurkeztuko dira.

Helburuak

Ikasleak motibatu modu dinamiko eta sortzaile batean lan eginez.

Ikaslea modu autonomoan lan egiteko baliabideak aurkeztu; aldizkaria eta ipuina

Ikasleak sormena garatzeko baliagarriak diren ereduak aurkeztu; aldizkaria eta ipuina

Hainbat baliabide eskaintzea diziplinarteko materialak eta material eleaniztunak sortzeko.

Ikasleen eta irakasleen arteko elkarreragina bultzatu taldeetan lan eginez.

Ideiak garatzeko eredu izan daitezkeen praktika onak aurkeztu.

Irakaslearen beldurra gainditzeko baliabideak eskaintzea sormen prozesu baten hasieran (urratsak paper zuriaren eta akordeoiaren aurrean).

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • sormena garatu nahi duen edonor

Metodologia

  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ-GV
    • Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
  • 25.Mai - 28.Eka
  • Euskara
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu