Sostenibilidad en la Europa del S. XXI: económica, ambiental y social

04.Uzt - 05.Uzt

Kod. G15-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ingurumen degradazio globala eta desberdintasun sozial globala gure garaiko bi arazo garrantzitsuenetarikoak dira. Berokuntza globalaren desafio erraldoiak berekin dakar paradigma aldaketa, eta Europakoa bezalako gizarte aurreratuek erronka horri ekin behar diote. Horretarako, aurre egin behar diegu ekonomia, ingurumen eta gizarte jasangarritasunaren egungo desafioei, eta eragile guztiak euren rola ezbaian jartzera behartzen ditu horrek.

Garapenak oraingo beharrei erantzun behar die etorkizuneko belaunaldien gaitasuna arriskuan jarri gabe. Garapen jasangarriak oinarri ditu pertsona guztien duintasuna, planetaren mugen barnean, eta efizientzia ekonomikoaren, gizarte inklusioaren eta ingurumen erantzukizunaren arteko kontziliazioa.

Europar Batasunaren Tratatuak EBk Europaren garapen jasangarrirako duen ikuspegia zehazten du, oinarri dituena hazkunde ekonomiko orekatua eta prezioen egonkortasuna, lehiakortasun handiko merkatuko gizarte ekonomia (erabateko enplegura bideratua), gizarte aurrerapena eta ingurumenaren kalitatearen babes eta hobekuntza maila altua.

EB eragile instrumentala izan zen 2030 Agendaren konfigurazioan, guztiz koherentea dena Europaren ikuspegiarekin, eta orain munduko eredu bihurtu da garapen jasangarri globalean.  Garapen jasangarria EBren politiketan eta legedian sartu da, EBren Garapen Jasangarriko Estrategiaren, EBren 2020 Estrategiaren eta Legegintza Hobearen Agendaren bitartez. VII. Ingurumen Ekitzako Programa bezalako sektore politiketan ikus daiteke.

Helburuak

Jasangarritasunaren dimentsio hirukoitzari buruzko ideiak eta ezagutzak plazaratzea: ekonomia, ingurumen eta gizarte dimentsioak. Helburua da ulertzea, ikastaroko ponentzien bitartez, Europan ditugun ikusteko moduak, pentsatzeko moduak, adierazteko moduak, elkarren artean erlazionatzeko moduak eta naturarekin bat egiteko moduak.

Ekologiaren eta gizartearen ikuspegitik bideragarriak izango diren sistema ekonomikoak sortzeko desafioei buruzko ikuspegiak eta analisiak eskaintzea, gure bizi iturriak eta nortasunak kaltetuko ez dituzten sistemak, eta tentsio suntsitzaileak, injustiziak eta desberdintasunak sortuko ez dituztenak baliabide naturalak erabiltzean. 

Gainera, aztergai izango dira ere gure erregulazio, gobernu eta baliabideen banaketa sistemak, EB harturik azterketaren ardatz, EuroBasque gisa dagokigun azterketarako eta ekiteko berezko eremua. Garapen jasangarria aspalditik dago europar proiektuaren erdigunean, Amsterdamgo Tratatuan sartu zenetik EBren politiken helburu orokor gisa, eta EBren Tratatuek haren dimentsio ekonomikoak, sozialak eta ingurumen arlokoak aitortzen dituzte, batera landu beharreko dimentsioak.

Jasangarritasunaren oinarrien epe luzerako ikuspegi zabalagoak eta sakonagoak bilatzea, Europako testuingurua eta EBk alor honetan izan dezakeen lidergoa nabarmenduta.

Helburua da EuroBasque 2019 Uda Ikastaroa eztabaida foro bihurtzea ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen arteko konexioak aztertzeko, gure inguruko eta atzerriko ikertzaileen ideia truke eta norgehiagoka zintzo baten bitartez.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • EuroBasque - Europar Mugimenduaren Euskal Kontseilua
  • Ikastaroa
    • Energia y ingurumena
    • Gizarte Zientziak
    • Iraunkortasuna
    • Klima Aldaketa
  • 04.Uzt - 05.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web