Taller de diseño gráfico. Diseño de marcas gráficas de identidad

19.Eka - 21.Eka

Kod. I03-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gure eguneroko zereginetan, uneren batean topo egiten dugu topo marka grafiko batekin, ezinbestean. Hala, eguna hasteko «Kellogg´s» zerealak gosalduko ditugu; gero, «Lacoste» bat jantzi eta «Nike» oinetakoak jarriko ditugu; «Michelin» pneumatikoak dituen «BMW» batean bidaiatuko dugu; «Shell» gasolina hartuko dugu; «Apple» ordenagailu bat piztu, eta «Googlen» bilaketak egingo ditugu; «Montblanc» batez sinatuko dugu; «Starbucks» batera sartuko gara, kafea hartzera, etab. Eta ekintza horietan guztietan identitate marka grafiko batzuei begiratu behar diegu, zeinak bisualki gure iruditeria sinboliko kolektiboan inskribatuta baitaude. Marka grafiko horien bidez, begiratzen, ordenatzen eta epaitzen dugu; konfiantza dugu haiengan, eta haiekin gu geu identifikatzera irits gaitezke gure inguruan. Nahi ala ez, markek markatuta gaude. Auto bat erosiko genuke bere jatorriaren berri ematen duen marka grafiko bat izango ez balu? Beteko genuke gure autoaren depositua bisualki identifikatu ezin daitekeen gasolindegi batean? Horixe da marken boterea.

Irudiaren gizarte batean, non bisualki anonimoa denak baliorik ez duen –ezta ustezko egiatasunik ere–, guztiak dirudi markaketa xede eta helburu. Hori, bistakoa da, komunikazio bisualerako aukera pribilegiatu bat da, ezinbestekoa gaur egun askotariko merkataritza eta erakunde jarduerak bereizteko eta egiaztatzeko. Marka grafikoek zeinuen bidez ikasitako adiera elkartu bat irudikatzen dute. Eta horretan datza, funtsean, diseinu grafikoa; hots, diskurtso estrategiko bat zeinuen bidez komunikatzean, zeinu batzuk, giza dimentsio batetik sinergia egoki bat sortzen dutenak, pregnanteak direnak eta zentzu sare bat eraikitzen dutenak.

Tailerra, besteak beste, diseinu grafikoaren, publizitatearen, arte ederren, merkataritza eta erakunde komunikazio korporatiboaren eta marketinaren arloetan diharduten ikasleei eta profesionalei eskainiko zaie, eta, oro har, irudiari eta komunikazio bisualari buruzko prozesuak hobetzeko interesa duen edonori.

Helburuak

Esperientzia gidariak erakustea, marka grafikoen pertzepzio eta diskurtso alderdiei konponbide egokiak emateko, gehienbat praktikoa eta parte hartzailea izango den lan prozesu metodiko baten bidez.

Komunikazio grafikorako esanahi estrategiak aztertzea, sentitzen eta pentsatzen laguntzen diguten esperientzia aberasgarriak sortuz.

Komunikazio bisualaren funtzionamenduari buruzko oinarri praktiko bat ematea, haren ikaskuntza dinamizatzeko eta gizartean eta lan arloan duen estimazioa areagotzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Tailerra
    • Informazioa eta komunikazioa
  • 19.Eka - 21.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...