Tecnología para mejorar la calidad de vida de las personas mayores

18.Eka

Kod. J02-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Formatu ezberdina duen uda ikastaro bat proposatu nahiko genuke, jardun akademikoa eta ibiltzea uztartzen dituena.

Ikastaroan, gizarteak duen erronkarik garrantzitsuenetariko baten inguruan hausnartuko da, zahartzearen inguruan, alegia. Arreta berezia jarriko da erronka horri arrakastaz heltzean sor daitezkeen aukeretan. Horretarako, soziologia, teknologia eta osasuna bezalako alor ezberdinetan aritzen den profesional sorta bat izango dugu lankide. Ezagutza ezberdinak barneratzeaz gain, eztabaida ere sustatu nahiko genuke, bai ikastaro-orduetan bai goizetan egingo diren oinezko ibilbideetan.

Proposatzen dugun ibilbideak Donibane Lohizune eta Donostia batzen ditu, 16 km-ko hiru etapatan. Iparraldeko Donejakue Bideari eta Itsasertzeko Bideari (Talaia ibilbidea) jarraiki, jarduera hori inguruko bazter zoragarrienetarikoak ezagutzeko aukera aparta da, baita jarduera fisikoa sustatzeko aukera ere, zahartze osasuntsua edukitzeko erreminta baita aldi berean.

Helburuak

Helburu orokorrak:

Zahartzaroak presentzia handiago du egitura demografikoan, eta horrek dakartzan aukera eta erronken inguruko gogoeta bat egitea da ikastaro honen xede nagusia.

Halaber, zahartze osasuntsu batera eta populazioaren bizi-kalitatearen hobekuntzara bideraturiko jarduerak sustatzea du helburu. Esate baterako, jarduera fisikoa eta banakoen sozializazioa errazten duten ekintzak.

Helburu zehatzak:

  • Bilakaera demografikoaren baitan, gizartearen, osasungintzaren, teknologiaren eta ekonomiaren alorrean sortzen diren aukeren inguruan hausnartzea.
  • Bilakaera demografikoaren aurrean, profesional eta adituen artean iritziak trukatzea eta datozen hamarkadetako ondorioak aztertzea.
  • Zahartze-prozesu osasuntsu bat lortzeko helburua duten jarduerak sustatzea.
  • Euskal Herriko bazterrik ederrenetarikoak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Ayuntamiento de Pasaia
  • Jarduera irekia
    • Gizarte Zientziak
    • Osasuna
  • 18.Eka
  • Trintxerpeko alkateordetzako aretoa
  • Gaztelera

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...