Tejiendo redes contra la violencia sexual

17.Eka

Kod. G24-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Indarkeria Sexistaren Aurkako Matazak egitasmoa mundu osoko emakumeek bultzatzen dute (Espainiako Estatuko hainbat lekutakoek ez ezik, Suedia, Tunisia, Danimarka eta beste herrialde batzuetakoek ere). Zehazki, ehundu egiten dute indarkeria sexista ikusarazi eta jendea haren kontrako borrokan sentsibilizatzeko. Uda Ikastaro honek urrats bat harago joan nahi du, ezagutzaren bidez konpromisoa handitzeko emakumeek emakume izateagatik jasaten dituzten indarkeria mota guztien kontra.

Egitasmoak elkargune bat eskaini nahi du indarkeria matxistaren inguruan gogoeta egiteko. Aurten bereziki erreparatu nahi dio indarkeria sexistari.

Indarkeria hau zehazki salatzeko arrazoiak zerikusia du azkenaldian bizi izan diren gertakizunekin: ‘manada’-ren kasua eta antzekoak, Bakearen Nobel saria indarkeria sexistaren aurkako Nadia Murad aktibistari, Me too mugimendua… Horrek guztiak agerian uzten du indarkeria sexista ikusarazteak duen garrantzia, prebenitzea, ekitea eta kaltea ahalik eta lasterren erreparatzea eskatzen duen gizarte arazo honen inguruan kontzientziatzeko beharra.    

Horretarako, alor honetan esperientzia zabala duten adituek hartuko dute hitza eta hainbat ikuspuntu profesionaletatik aztertuko dute gaia, indar berezia eginez arloaren zeharkakotasunean.  

Helburuak

Indarkeria sexistaren errealitatea erakustea.

Sentsibilizazioa indartzea indarkeria sexistaren aurkako borrokan.

Gizarte kontzientzia sustatzea.

Sexu indarkeriaren esparru juridikoa ezagutzea.

Indarkeria sexistaren sustraiak aztertzea.

Ikasleak sexu indarkeriaren kontrako aktibismoaren mundura hurbiltzea.

Estereotipo sexistetatik libre egongo den prestakuntza afektibo-sexual bat ematea, elkar errespetuaren eta autonomia pertsonalaren balioetan oinarritua, lagungarri izango dena emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako. 

Indarkeri sexista prebenitzea, kaltea erreparatzeko tresnen sentsibilizazio eta ezagutzaren bidez.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Ayuntamiento de Astigarraga
  • Ikastaroa
    • Genero
    • Gizarte Zientziak
    • Ikastaroak guztientzat
  • 17.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu