Territorios y Fronteras X. Diez años en la órbita del documental contemporáneo

05.Eka - 07.Eka

Kod. I01-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Lurraldeak eta Mugak ikastaroak, hamargarren edizio honetan, irudia hainbat jarrera edo joeretatik –batzuetan zine esperimentaletik eta kreazio bideotik hurbil daudenak– lantzen duten egungo zine dokumentalaren proposamenak aurkezten jarraitu nahi du. Pieza probokatiboak, beste diziplina eta joera batzuekin gurutzatzen direnak, beste praktika batzuekin konektatutako proiektuak, esperimentuak, bideosorkuntzak, perfomanceak eta zinea etengabeko aldaketan dagoen proposamen bizi gisa ulertzeko moduak.

Lurraldeak eta Mugak gogoetarako gune bat izan da, eztabaidarako, esperientziak eta ezagutzak trukatzeko eta film dokumentalak ikusteko. Aurten, Hamar urte egungo zine dokumentalaren orbitan izenburupean, beste behin, proposatzen dugu eztabaida eta trukea sustatzea akademiaren, zinegileen, programatzaileen eta publikoaren artean. Eta horixe egin nahi dugu hamar urte hauen memorian barrena eginiko ibilbide baten bidez. Ibilbide ez zehatza, baina agerian utziko dituena bisitatu ditugun asteroideetako batzuk eta egungo ikus-entzunezko sorkuntzaren galaxien inguruetan ibili ditugun orbita bihurrietan begiztatu ditugun konstelazioak.

Horrenbestez, Lurraldeak eta Mugak ikastaroak gida, erakusleiho eta topagune izaten jarraitu nahi du egungo ikus-entzunezko joerak interesez jarraitzen dituzten pertsona guztientzat.

Helburuak

Gogoeta egitea eta eztabaidatzea egungo zine dokumentalaz.

Egungo zine dokumental berriena ikustea egileekin batera.

Mundu akademikoaren eta profesionalaren artean ideiak eta esperientziak trukatzeko gune bat sortzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Zinebi
  • BilbaoArte
  • Lekuk
  • Ikastaroa
    • Artea eta kultura
    • Informazioa eta komunikazioa
  • 05.Eka - 07.Eka
  • Bilbao Arte
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web