Todavía estamos a tiempo: por qué y cómo caminar hacia unas Vidas SOStenibles

17.Eka - 18.Eka

Kod. G03-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Bizimodu Jasangarriak (Vidas SOStenibles) pairatzen ari garen krisiei (klimatikoa, osasunarena, ekonomiarena, zaintzena...) aurre egiteko proposamen bat dira. Uda Ikastaro honetan, krisi horiei aurre egiteko eta beste eredu sozial eta ekonomiko bat ezartzeko funtsezkoak diren lau ardatz tematiko landuko dira: elikadura, kontsumitzen dugun energia, pertsonen zaintza eta ekonomia. Ikuspegi lokal eta global batetik, horien guztien arteko loturak ikusiko ditugu, inguratzen gaituen mundua aztertuko dugu, dagoeneko martxan dauden aldarrikapenak ezagutuko ditugu, eta ikusiko dugu nola jokatu dezakegun gure eguneroko bizimoduan, gizartea justuagoa eta jasangarriagoa izateko.

Uda Ikastaro hau 2019an egin zen “Estamos a Tiempo, cómo caminar hacia las Vidas SOStenibles” ikastaroaren jarraipen eguneratua eta metodologikoki egokitua da. Oraingo honetan, Uda Ikastaroa egokitu da goizeko 2 saio egiteko, aurrez aurreko eta online formatuan. Ikastaroa praktikoa izango da nagusiki, eta eztabaida, parte hartze ekitatiboa eta talde lana bultzatuko ditu, erronka kolektibo txiki bat lortzeko.

Helburuak

Gizartearen eta ingurumenaren aldetik justuagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa den gizarte bat eraikitzen laguntzea, bizi ohitura jasangarrien inguruko gogoetaren, eztabaidaren eta ekintzaren bidez, horretarako ekonomiaren, energiaren, zainketen eta elikaduraren ardatzak landuta.

Interesa duten herritarrei Bizitza Jasangarrirako Eskubidea eta Kontsumo Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzailea ezagutaraztea. Zehazki, TIPI-TAPA Bagoaz! Kanpaina, Saretuz Sarea, Saretuz Mapa eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren beste aukera batzuk.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Mugarik Gabe
  • Ayuntamiento de Donostia - Negociado de Cooperación
  • IRIZAR
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Bizitzaren bidaia
    • Gizartea
    • Ikastaroak guztientzat
    • Iraunkortasuna
    • Ingurumen-komunikazioa eta hezkuntza
  • 17.Eka - 18.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web