Todo lo que quisiste saber sobre el cáncer y nunca supiste a quién preguntar

15.Eka - 16.Eka

Kod. O01-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Minbiziari buruzko dibulgazio zientifikoko ikastaroa. Uda ikastaro honen xedea da minbiziaren oinarri zientifikoak hurbiltzea herritarrei. Helburua da azaltzea minbiziaren sorrera, garapena eta haren kontrako terapia, modu ulergarri batean formakuntza zientifikorik ez duen edonorentzat. Ikastaroa zuzenduko du Iker Badiola UPV/EHUko irakasle-ikertzaileak, koloneko minbiziak sortzen duen metastasi hepatikoaren ikertzailea eta minbiziaren dibulgazioari lotutako jardueretan parte hartu ohi duena, bai UPV/EHUk antolatutako ekitaldietan (Kultura zientifikoko katedra, Zientzia Astea) bai bere kabuz. "El Cangrejo de Troya" (Glyphos, 2020) izeneko dibulgazio liburua argitaratu du. Uda ikastaroa, bi egunekoa, sarrera saio batekin hasiko da, gaixotasunaren zelula jatorria eta zelulen ezaugarriak azalduko dituena, pixkanaka sakonduz minbiziaren alderdi garrantzitsuenetan, alor bakoitzeko profesional garrantzitsuenen eskutik, bai mundu akademikokoak (UPV/EHU) bai EAEko ikergune nagusietakoak (CicBiogune, BioCruces,), osasun zentroetakoak (Galdakaoko ospitalea) eta tumoreen aurkako terapietan lan egiten duten enpresetakoak (Onena Medicines, Polimerbio).

Helburuak

Minbizia nola sortu, garatu eta tratatzen den azaltzen duten kontzeptu zientifikoak hurbiltzea herritarrei.

Zientziarekiko interesa piztea herritarren artean, denen eskura jarriz modu atsegin batean Euskadin egiten den zientzia, nazioartean aitortza duten eta beren alorrean entzutetsuenak diren zientzialarien eskutik.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Gizartea
    • Ikastaroak guztientzat
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
    • Psikologia
  • 15.Eka - 16.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu