Tokiko elikadura sistema jasangarri eta osasuntsua

24.Ira

Kod. O25-21

Ikastaroaren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Uda Ikastaro honen bidez, tokian tokiko elikagaiak balorean jarri nahi ditugu, kalitatea, elikagari-segurtasuna eta jasangarritasuna sustatuz.

Horretarako, Frantzia eta Kataluiniako bi hizlari izango ditugu, beraien esperientziak kontatzeko. Jarraian, Euskal Herriko hainbat esperientzia izango ditugu, mahai-inguru batean elkarrekin hausnarketa egin eta publikoaren partaidetza sustatuz, erreflexio amankomuna egin ahal izateko.

Ikastaro honetan, elikadura katea osatzen dute eragile eta kontsumitzaileak bildu nahi ditugu, eta esperientzia ezberdinak ezagutu eta bideak irekitzen lagundu nahi diegu.

Helburuak

Bertako produktuak balioan jartzea.

Elikaduraren balio katea osatzen duten esperientzia ezberdinak ezagutaraztea.

Bertako produktuen eskeintza eta komertzializazioa hobetzeko aukerak eskeintzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Ikastaroaren lehen zati batean bi ponentzia izango ditugu bertako produktuen merkaturatze esperientziei buruz eta jarraian mahainguru bat egun dauden esperientzia ezberdinen arteko elkartrukaketa bat eginez eta ikuslegoaren partaidetza bultzatuz.

Kolaboratzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
    • Ikastaroak guztientzat
    • Elikadura, osasuna eta tokiko garapena
    • Iraunkortasuna
    • Osasuna
    • Elikadura, osasuna eta tokiko garapena
  • 24.Ira
  • Orona Ideo, Jauregi Bailara, s/n, 20120 Hernani
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 10 ordu