Topological Matter School 2021 (TMS2021)

16.Abu - 27.Abu

Kod. Z13-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Supereroankortasunaren aurkikuntzak bi geruzako grafeno bihurrituan fisikaren eremu berri baterako atea ireki du. Inguruko fase korrelazionatuen behaketa gehigarriak eta materiaren egoera topologikoekin duten elkarreraginak, arlo horretan ikertzen ari diren pertsonak fenomeno fisiko ugari aurreikustera, aurkitzera eta ulertzera bultzatzen ditu.

Aurtengo edizioak bi geruzako grafeno bihurritua eta fase topologiko hauskorrak eta goi mailakoak izango ditu ardatz, gaurkotasun handiko beste gai batzuen artean. Azken belaunaldiko alderdi esperimental eta teorikoak landuko dira, ikasleei aukera emango dietenak arloaren ñabardurak atzemateko eta beren ikerketa ildoak garatzeko arlo horren abangoardian. Horretarako, hizlari gonbidatuak lider ezagunak dira bi geruzako grafeno bihurrituaren eta fisika topologikoaren alorrean. Horretaz gain, saio praktiko bat ere egingo da ikasleei KWANT metodo konputazionalaren hastapenak azaltzeko.

BATZORDE ANTOLATZAILEA:

Maia García Vergniory (Ikerbasque Research Fellow, DIPC)

Reyes Calvo (Universidad de Alicante)

Santiago Blanco-Canosa (Ikerbasque Research Associate, DIPC)

Fernando de Juan (Ikerbasque Research Fellow, DIPC)

Adolfo G. Grushin (Institut Néel)

Alexander Altland (University of Cologne)

Helburuak

Ikastaro honen helburua zientzialari belaunaldi bat prestatzea da, diziplinarteko halako arazoei aurre egin diezaieten.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Donostia International Physics Center (DIPC)
  • Transregional Collaborative Research Center 183
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Zientzia eta teknologia
  • 16.Abu - 27.Abu
  • Online zuzenean
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 50 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...