Trabajar la lengua oral en el aula con la ayuda de las TIC

22.Ots - 28.Mar

Kod. @16-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170045 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren  baliozkotzea ere  dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Ahozko hizkuntza da hizkuntzarekin dugun lehen esperientzia, baina denbora luzez ahaztu izan da ikasgeletan; honen arrazoia da ikasleen ahozko erabilerak hobetzeko eredu eta analisi gisa balio dezaketen ahozko laginak eta diskurtsoak biltzeko eta ekoizteko zailtasuna.

IKTek aparteko tresnak eskaintzen dituzte ikasgelan lan egiteko, bai ikasleen ahozko hizkera grabatzeko eta erreproduzitzeko, baita askotariko erregistro, euskalki eta estiloetako laginak entzuteko ere. Horri esker, ahozko testuak ulertzeko eta sortzeko jarduerak diseinatu eta ikaskuntza-egoerak sortzen dira. Egoera horietan ikasleek diskurtso batzuk sortu eta antolatzen dituzte, eta diskurtso horiek benetako hartzaile bati ezagutarazi aurretik berrikus daitezke.

Gainera, IKTek komunikazio- eta interakzio-modu berriak ahalbidetzen dituzte, baita denbora errealean ere. Web 2.0ren aplikazioek erabiltzaileak igorle eta hartzaile bihurtzen dituzte eta sareko elkarrizketa eta eztabaida errazten dituzte. Bideo-konferentziak edota bideoa/audio-txata bezalako tresnek testuinguru bera ez duten erabiltzaileekin harremanetan jartzeko aukera ematen dute, eta harreman pertsonalak eta profesionalak errazten dituzte globaltasuna xede duen mundu batean. Ikastaro honetako saioetan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan ahozko hizkuntzarekin lan egitean IKTak erabiltzeko zenbait aplikazio eta estrategia erakusten saiatuko gara, ikasleen ahozko gaitasuna hobetzeko.

Helburuak

Ikasleen ahozko ulermen- eta produkzio-gaitasuna hobetzeko estrategiak eta metodologiak aztertzea.

Ikasgelan metodologia aktiboak erabil daitezen bultzatzea, ikasleen ahozko gaitasuna garatzen laguntzeko.

Ikasgeletan ahozko hizkuntza lantzeko baliabide digitalak ezagutaraztea.

Baliabideak ematea curriculum-edukiak IKTen erabilerarekin integratzeko.

Irakasleen gaitasun digitalaren hobekuntza bultzatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak

Metodologia

Online Ikastaroko gai bakoitzak bere baitan osotasuna du eta tailer formatuan garatzen da. Gai bakoitza amaitzean, parte-hartzaileek praktika didaktikoarekin lotutako zeregin bat egin beharko dute, eta, horri esker, beren gelan berrikuntza metodologikoak jarri ahal izango dituzte martxan, ahozko hizkuntzaren lanketari dagokionez. Tarteko lanak egitea. Eztabaida-foroetan parte hartzea. Online ikastaroaren amaierako zeregina betetzea.

  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ/GV
    • Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
    • Zientzia eta teknologia
  • 22.Ots - 28.Mar
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu