Trantsizio energetikoa eta demokrazia: eragileak eta esperientziak

28.Eka - 29.Eka

Kod. M02-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Pobrezia energetikoa, generoa energia, energiaren bermunizipalizazioa, energia burujabetza, menpekotasuna, energia segurtasuna....

Hauek dira azken aldian berrietan irakurri zein lagunekin eztabaiadatua aurki ditzakegun hitzak. Gaur egungo energia arloan aldaketak nabariak dira, eta honek problematika zein zalantza berriak sortzen dizkigu.

Zer esan nahi du pobrezia energetikoak? Zein da energia arloko langileen egoera? Zein motatako energia erabiltzen dugu gure egunerokotasunean? Ba al dugu alternatibarik? Zergatik gertatzen dira hainbat eskubide urraketa energia proiektu handien inguruan? Zenbat energia behar dugu ondo bizitzeko?
Pentsa al dezakegu Euskal Herriko trantsizio energetiko batean, jasangarritasun, justizia sozial eta parte hartze prozesuen bitartez?

Ikastaro honekin galdera guzti hauei eta sortuko diren zalantza gehiagori ere erantzuna ematen saiatuko gara. Erantzun hauek bai akademiatik, bai herri mugimendu zein norbanakoengandik sortzea izango da helburua, denon arteko jakintza sortuz.

Helburuak

- Lan eta Energia eredua ezagutzea. Zeinentzako egiten dugu lan? Nola eta zein baldintzetan?

-Generoa eta energia. Falokrazia energetikotik ekofeminismoaren bidean.

-Erregai fosilen ustiaketak sortzen dituen inpaktuak (ingurumen zein inpaktu sozialak) baloratu. Erregai hauen amaierak ekarriko dizkigun agertokiei buruz hausnartu.

- Energia berriztagarrien mugak eta aukerak aztertu.

- Eskala ezberdineko Trantsizio energetikoa bizi izan duten esperientziak ezagutu.

-Energiaren kudeaketa udaletatik egitearen onurak, pobrezia energetikoari aurre egiteko.

Kolaboratzaileak

  • Ekologistak Martxan
  • Mugarik Gabeko Ingenieritza
  • Euskal Kooperazio Agentzia
  • Betiko Fundazioa
  • Ikastaroa
    • Energia eta ingurumena,
    • Giza Zientziak
  • 28.Eka - 29.Eka
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web