Irakurketa-idazketa garatzeko arazoak haur euskaldun elebidun edo eleaniztunengan. Noiz eta nola esku hartu

18.Ira - 19.Ira

Kod. O19-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Askotariko formatuen egitura duen udako ikastaro honen bidez, haur euskaldun elebidun edo eleaniztunengan hizkuntza jabekuntzari lotuta hautemandako nahasmenduak ulertzeari buruzko informazio esanguratsua eta egiaztatua transmititu eta partekatu nahi dugu. Irakurketa-idazketa eskuratzeko fasea aztertuko dugu. Fase hori aztertzeko ikuspegi neurolinguistiko eta soziologiko batez baliatuko gara.

Bigarren egunean, hizlari adituen laguntzaz, gaiari lotutako hainbat alderdi landuko ditugu. Jardunaldia amaitzeko, esku hartze tailer praktiko bat egingo dugu.

.Ikastaroa gaztelaniaz emango da, baina nahi duten ikasleek euskaraz esku hartu ahal izango dute.

Helburuak

Haur euskaldun elebidunek eta eleaniztunek irakurketa-idazketa eskuratzeko dituzten arazoei buruzko ezagutza zientifikoak zabaltzen laguntzea..

Gaiari buruzko egungo ezagutzetan oinarritutako testuinguruetan egindako balorazio esperientziak erakustea..

Ikasgelan arazoak hautemateko eta esku hartzeko prozedurak eta teknikak erakustea..

Arazo mota horien oinarri neurobiologikoak eta komorbilitateak ezagutzea..

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Asociacion Guztiok Bortziriak
  • Mancomunidad del euskera de Bortziriak
  • ELEBILAB
  • Ayuntamiento de Lesaka
  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Osasuna
    • Psikologia
  • 18.Ira - 19.Ira
  • Lesakako Harriondoa Kultur Etxea
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu