Trastornos del neurodesarrollo: Retos actuales para la evaluación y la intervención en el trastorno del lenguaje y la dislexia

04.Uzt - 06.Uzt

Kod. H19-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Zein adinetan ikasten dute umeek hitz egiten? Nolakoak izan behar dira honen hitzak eta esaldiak, eta nolakoa hauen garapena? Zein baldintzetan oinarritzen da irakurmena? Saihestu daitezke irakurmen arazoak ikasgelan? Hizkuntzaren nahasmen espezifikoa eta dislexia garapenaren zailtasun ohikoenetarikoak dira. Hauek garapenaren atzerapena suposatzen dute hizkuntza eta irakurmenerako beharrezkoan diren hainbat trebetasun goiztiarretan, eta ondorio negatiboak dituzte bai umearen motibazio mailan baita etekin akademikoan ere.

Ikastaro honen bidez, bi nahasmen hauetan sakonduko da hainbat eremu profesionalen ikuspuntutik: psikologia kognitiboa, hezkuntza eta osasuna. Hizkuntza eta irakurmenaren garapenerako beharrezkoak diren trebetasunak deskribatuko dira, eta arrisku kasuak aurreikusteko aldagai goiztiarrak aztertuko dira. Ikasleek trebetasun hauek ebaluatzeko erabiltzen diren hainbat tresna aztertzeko aukera izango dute, arreta goiztiarra eta osasun eremuan erabiltzen direnak. Ikastaroak nahasmen hauen ezagupen sakona du helburu, ebaluazioa eta esku-hartzeko gakoak azalduz ebidentzia zientifikoan eta praktika klinikoan oinarriturik.

Helburuak

Hizkuntzaren eta irakurketaren garapena ahalbidetzen duten oinarrizko gaitasunak ezagutzea, baita hizkuntzaren eta irakurketaren nahasteen ezaugarri kognitibo eta klinikoak ere.

Dislexia eta hizkuntzaren nahasteen arrazoiak eta ondorioak ezagutzea, eta nahaste horien eta haurraren garapen psikologikoaren arteko harremanak aztertzea.

Heziketa eta osasun eremuan nahaste hauek  hauteman ahal izateko seinale goiztiarrak ezagutzea.

Irakurketa eta hizkuntza ebaluatzeko oinarrizko tresnak ezagutzea, eta bere edukiak eta funtzioak interpretatzeko gai izatea.

Baliabide klinikorik ez duten eta ebidentzian oinarritutako esku-hartze programak bereizteko gai izatea.

Hizkuntza eta dislexia nahastetan esku-hartze eraginkorrak lortzeko oinarrizko jarraibideak ezagutzea.

Kolaboratzaileak

  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko Ikasten Nafarroa - Nafarroako Gobernua
    • Irakasteko ikasten - EJ-GV
    • Prest Gara
    • Psikologia
  • 04.Uzt - 06.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Irakaskuntzako profesionalentzat jardueraren eskola-ordu kopurua: ordu