Urdaibai Biosfera Erreserbako Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako I Ikastaroa 2019

04.Mar - 15.Mai

Kod. M01-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ondarearen interpretazioaren eremura egokitutako ikastaro-proposamena aurkezten da. Ikastaroak helburu du publikoaren aurreko Ondarearen Interpretazioaren (OI-aren) erabilera zuzena sustatzea. Horretarako, interpretazio-teknikak irakatsiko dira Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ondare naturala eta kulturala erabiltzen duten pertsonak, entitateak, enpresak ahalik eta formakuntzarik hoberna izan dezaten.

Ikastaroa osotuko da ondare naturala eta kulturalaren aspektu konkretuen deskribapenarekin. hala nola, geodibertsitatea eta ondare geologikoa, flora, fauna, ekosistemak, pnare arkitektonikoa, arkeologikoa, ez-materiala eta aspektu sozio-kulturalak, legislatiboak edota plangintza.

Urdaibai Biosfera Erreserbako hainbat interpretazio-ekipamendu bisitatu eta aztertu egingo dira, 

Helburuak

  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ondarearen interpretaziorako teknikak eta metodologia ezagutaraztea eta berau aplikatzen jakitea. 
  • Ondarearen interpretaziorako metodologia ezartzea eta Urdaibaiko Biosfea Erreserbarako diskurtso koerentea eta estandarizatua osatzea.
  • Lanpostu berdea bultzatzea Urdaibai Biosfera Erreserban.

Helburu espezifikoak

  • Ondarearen interpretazioaren oinarri kontzeptual eta metodologikoak aplikatzea.
  • Interpretazio-tekniken erabilpena sustatzea. Batez ere, eremu babestuei eta kultura-elementuei lotutako entitate kudeatzaileen artean.
  • Ondare natural eta kulturalaren gaineko gaikuntza, motibazioa, eta perte hartzea hobetzea.

Hartzaileak

Urdaibai Biosfera Erreserbako bisitariaren aurreko ondare-interpretazioan konpetentzia potentzialak dituzten personak:  ekoturismo-gidariak, natura turismo edo kultura turiosmo gidariak, turismo informatzaileak, erabilpen publikoko programen arduradunak, turismo-zerbitzuko enpresak, ingurumen hezitzaileak, gizarte hezitzaileak, etab.

Metodologia didaktikoa

Dozentzia hitzaldien bitartez gauzatuko da eta halaber, aktibitate eta tailer praktikoak egongo dira. Horiek azalpen teorikoak osatuko dute.

Jarduera praktikoak ikasgelan garatuko dira eta Ekoetxearen inguruan. ikasleek taldeka egingo dute lan aniztasun laborala eta kurrikularra bilatzeko asmoz. klase teorikoez gain edukinen inguruko lanak ere egingo dira. ikastaroaren amaierako lana ere egingo da tutore baten gidaritzapean (edozein momentutan telematikoki galderak egin ahal izango zaizkio tutoreari. horretarako beharrezko azalpenak emango dira ikastaroaren zehar). 

Talde-teknikak aparte, adibide erreal eta simulatuak landuko dira. halaber, metodo sokratikoa, induktibo-deduktiboa eta demostratiboa erabiliko dira. Ikasleen aurretiko esperientzietan oinarrutitako parte hartzea eta eztabaida gailenduko dira.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Urdaibai. Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Urremendi. Landa Garapen Elkartea / Asociación de desarrollo rural
  • Bermeoko Behargintza
  • Gernika Lumoko Lanbide Ekimenak
  • Ikastaroa
    • Energia y ingurumena
    • Informazioa eta komunikazioa
  • 04.Mar - 15.Mai
  • Ekoetxea Urdaibai
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 200 ordu
  • Web
  • PDFa eskuratu