Urdaibai Biosfera Erreserbako Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako II Ikastaroa 2020

20.Api - 12.Eka

Kod. M01-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

2019. urtean Ekoetxean egindako “Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako ondarearen gidari-interpreteak prestatzeko I. ikastaroak” izandako arrakasta ikusita, edizio semipresentzial berria aurkeztu da. Edizio berri horretan, garrantzia handiagoa izango dute online prestakuntzak eta ikasleek haien kabuz zein tutoretzapean egin beharreko lanak.

Tekniketan, plangintzan eta interpretazio-programen diseinuan sakontzeaz gain, Erreserbako natur eta kultur ondarearen inguruko gaiak landuko dira eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako hainbat interpretazio-ekipamendu aztertuko dira.

Ikastaro semipresentziala, Urdaibaiko Biosfera Erreserban emango dena. Berau, ondare-interpretazioaren alderdi teorikoen eta tekniken ezagutzan oinarrituko da. Ildo horretan, interpretazio-programen eta zerbitzuen xede publikoari eta erabilitako bitarteko eta ekipamenduari buruz, ondorengo gaiak landuko dira: interpretazioaren jatorria eta definizioak, horren oinarrizko printzipioak eta ezaugarriak. Gainera, interpretazioaren plangintza prozesuari burzko sarrera ere egingo da.

Ikastaroan Urdaibai Biosfera Erreserbako ondare naturalaren eta kulturalaren alderdi zehatzak ere landuko dira, besteak beste, bere ondare geologikoa, flora, fauna, ekosistemak, ondare arkitektonikoa, arkeologikoa, inmateriala eta zenbait aspektu soziokulturalak. Urdaibai Biosfera Erreserbaren zenbait interpretazio ekipamendu ere bisitatu eta aztertuko dira.

Helburuak

Ikasleei oinarrizko oinarri teorikoak eta praktikoak eskaintzea, ondarearen interpretaziorako bitartekoak eta programak behar bezala diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko ondare naturala eta kulturalaren intereseko eremuetan orohar, eta Urdaibai Biosfera Erreserban, bereziki.

 Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ondarearen interpretaziorako teknikak eta metodologia ezagutaraztea eta berau aplikatzen jakitea.
  • Ondarearen interpretaziorako metodologia ezartzea eta Urdaibaiko Biosfea Erreserbarako diskurtso koerentea eta estandarizatua osatzea.
  • Lanpostu berdea bultzatzea Urdaibai Biosfera Erreserban.

Online egindako argitalpenez gain, ikasleek paperezko liburuak ere jasoko dituzte:

  • "La Interpretación de nuestro Patrimonio". Freeman Tilden;
  • "Uso Público e Interpretación del Patrimonio natural y cultural". Ondarearen Interpretaziorako Elkartea (Koord.);
  • "INTERPRETACIÓN-Para marcar la diferencia intencionadamente. Sam H. Ham.

EBALUAKETA

Ebaluaketa jarraia izango da formakuntza-ekintzaren zehar eta edukien asimilazio-maila eta halaber, proposatutako helburuen betetze-maila baloratzeko erabilgarria izango da.

Ebaluaketa-prozesua aurretiko ebaluazioarekin hasiko da. Horrela, ikasleriaren hasierako ezagutza-maila eta ondare- interpretazio eta komunikazioari buruzko hasierako esperientzia jakingo da. Ebaluaketa honen bitartez ikaste-prozesua ikasleen eta ikasle-taldearen errealitate eta posibilitateei egokituko da. Jasotako informazioak ahalbidetuko du taldearen egonkortzea. Horrela, hasierako ideiak eta nahiak ezagutuko dira eta baita ikastaroaren emaitzaren inguruko zalantzak txikituko dira ere.

Irakasleak, koordinatzailearen bitartez, etengabeko harremana izango du ikasleekin. Era horretan, ikastaroaren edukiak egokituko dira ikasleen egoera sozial eta kulturalera.

Ikastaroaren amaierako ebaluaketa inkesta anonimo baten bitartez gauzatuko da. Horretan, antolaketa, metodologia eta edukiak ebaluatuko dira. Halaber, ikasleek euren lanpostuetan ikasitakoa erabiltzeko potentzialtasuna ere aztertuko da.

Honela banatuko dira balio akademikoa duten ikastaroaren 200 orduak: 44 ordu aurrez aurre, 106 ordu online eta 40 orduko lana norberaren kabuz, bertaratu beharrik gabe. Tutoreek ebaluatuko dituzte, adierazitako datetan. Bertaratzea % 85ekoa izan beharko da.

IZEN EMATEA

Interesa duten pertsonei ebaluatuko zaie ikastaroan parte hartzeko. Aurre-matrikula egitean agiri hauek aurkeztu behar dira:

  1. Ikaslearen C.V. (Nahitaezkoa)
  2. Ikastaroari buruzko motibazio gutuna. (Nahitaezkoa)
  3. C1 euskara titulua, baliokidea edo gehiago. (Fotokopia konpultsatua). (Hautazkoa)
  4. Beste hizkuntza-titulu ofizialak (Fotokopia konpultsatua). (Hautazkoa)

Aurre-matrikula 0 FASEA pasa ondoren, ikastaroaren zuzendariek guztira 20 ikasle onartuko dituzte.

Matrikula prezioa: 200 €

Ikastaroa bukatzean, ikastaro osoa amaitu duten ikasleei 100 €-ko zenbatekoa itzuliko zaie.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Personas con potenciales competencias en la interpretación o presentación del patrimonio al público visitante

Kolaboratzaileak

  • Urdaibai. Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Urremendi. Landa Garapen Elkartea / Asociación de desarrollo rural
  • Bermeoko Behargintza
  • Gernika Lumoko Lanbide Ekimenak
  • Kongresua
    • Iraunkortasuna
    • Biodibertsitatea
  • 20.Api - 12.Eka
  • Ekoetxea Urdaibai
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 200 ordu