Valoración y gestión del riesgo de violencia: fundamentos, métodos y estrategias de intervención

01.Mar - 04.Api

Kod. @17-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gaur egun, gizarteak oso kezkatuta daude indarkeriazko jokabideengatik. Kezka horren aurrean, gobernuei etengabe eskatu zaie zigor handiagoak ezartzeko indarkeriazko jokabideei, delituari, esku gogorreko politika kriminala pertsona 'arriskutsuen' aurrean, hala nola drogazaleak, gaixo mentalak, pobrezia eta bazterketa soziala jasaten dituztenak edota delitugileak, besteak beste. Hala ere, kriminologia eta psikologiaren ikuspuntutik aspalditik da ezaguna prebentzio-estrategia hori ez dela oso eraginkorra. Aldiz, berrerortzeari buruzko azterlanek erakusten digute indarkeriazko ekintzak egin dituen subjektua birgaitzeko neurriek zigor-arloko eta espetxeetako gogortasunak baino emaitza hobeak izan dituztela. Hau da, indarkeria ekiditeko modurik onena aurreikustea da ondoren kudeatzeko (Dahlberg eta Krug, 2002). Horretarako, ohiko arriskugarritasunaren aurrean ebidentzia kriminologikoan oinarritutako metodologia bat sortu zen: indarkeria-arriskuaren balorazioa eta kudeaketa.

Online ikastaro honetan, lan-metodologia berritzaile horren oinarriak ezagutuko ditugu, eta indarkeria baloratzeko orain arte izan diren metodoak aztertuko ditugu, haien abantailak eta desabantailak behatzeko; era berean, komunitate zientifiko-kriminologikoak aitortu dituen esku-hartze ereduak eta estrategiak ere aztertuko ditugu, gure gizarteetan indarkeriaren prebentzioari eta delitua berriz egiteari buruz jarduteko.

Helburuak

Indarkeria eta haren tipologiak ezagutzea, bai eta erabilitako eredu, estrategia, tresna eta esku-hartzeen oinarri zientifikoak ere.

Ikuspegi historikotik, indarkeria gaur egunera arte nola baloratu den aztertzea, eta lan-metodo eta tresna bakoitzaren abantailak eta desabantailak ezagutzea.

Esku hartzeko estrategiak eta ereduak bereiztea, balioetsitako indarkeria-arriskua kudeatzeko eta, horrela, ekidin ahal izateko.

Ikasleei beharrezko ezagutza, gaitasun eta perspektiba ematea, errealitate horri beren egunerokotasun profesionalean oinarri zientifikoarekin aurre egiteko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Irakasleek emandako gai-zerrenda eta material eta baliabide osagarriak. Test motako proba, gai bakoitza amaitzean, eta eztabaidak dagozkien foroan. Amaierako testa eta amaierako lana ebaluazio-astean. Asteroko test motako proba, eta amaierako testa eta lana.

  • Online ikastaroa
    • Kriminologia / Zuzenbidea
    • Osasuna /Psikologia
  • 01.Mar - 04.Api
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...