Biktimologia, erresilientzia eta trauma ondoko hazkundea: Justizia sozialetik eta pentsamendu kritikotik ikuspegiak

15.Uzt - 16.Uzt

Kod. C01-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Ikastaro hau iaz Uda Ikastaroetan egindako workshoparen jarraipena da, baita Nazioarteko Biktimologia sinposioaren (Donostia, 2022ko ekainaren 5a - 2022ko ekainaren 9a) aurrekoa ere. Pandemiaren testuinguruan, ikastaroaren ardatza erresilientzia eta trauma osteko hazkundea kontzeptuei buruzko ikuspegi kritikoa da. Elementu indibidualen, pertsonen arteko elementuen, sozialen eta kulturalen interakzioaren konplexutasunetik ulertzeko beharra azpimarratzen da, sufrimendua hutsaldu ez dadin eta bigarren mailako biktimizazioa edo biktimismoa sustatu ez dadin. Hainbat delitu mota eta herrialde bereiziko dira.

Erresilientzia eta trauma ondoko hazkunde terminoak Psikologia positiboak garatu ditu, eta, besteak beste, ezbeharren aurrean babesteko eta errekuperatzeko faktoreen azterketan zentratu da, eragin negatiboei eta arrisku- eta kalteberatasun-alderdiei buruz biratu beharrean. Materialen fisikatik eratorrita, 1970eko hamarkadaren amaieran, mendebaldeko eremuan, "Erresilientzia" kontzeptua giza portaeraren azterketari aplikatu zitzaion, eta haren erabilera beste gizarte-zientzia batzuetara hedatu da, eta, duela gutxi, baita politika publikoen hizkuntzara ere. Hala eta guztiz ere, zer esan nahi du biktima bat edo sistema bat (penala, soziala, komunitarioa) erresilientea izateak edo/eta trauma-osteko hazkunde edukitzeak?

Helburuak

Erresilientzia eta trauma ondoko hazkundea kontzeptuen ulermena eta erabilera eztabaidatzea hainbat testuinguru eta herrialdetan.

Biktimizazio-modu desberdinen adibideak ematea, testuinguru desberdinetan, kontuan hartzeko nola susta daitezkeen kontzeptu horiek ondo ulertzera bideratutako programak, pentsamendu kritikoaren eta ikerketa biktimologikoaren argitan.

Trukeak egitea diziplina, geografia eta belaunaldi jatorri desberdina duten baina biktimologiaren bidez lot daitezkeen gaietan interesa duten giza eskubideen arloko akademikoen, profesionalen, politika kudeatzaileen eta aktibisten artean.

Lankidetza sareak sortzea, Donostian (2022ko ekainak 5-9) egingo den Nazioarteko Biktimologia Sinposiorako, bertako eta nazioarteko gizarte zibila inplikatuta.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • CUALQUIER PERSONA INTERESADA

Kolaboratzaileak

  • Dirección de Víctimas y Derechos Humanos del Gobierno Vasco
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Kriminologia
    • Pandemia
    • Zuzenbidea
    • Pandemia
  • 15.Uzt - 16.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web