VIII Congreso Internacional de Salud Digital

06.Ira - 10.Ira

Kod. O20-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Workshop-a aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

COVID-19aren pandemiak gizartearen alor guztiak kolpatu ditu, eta aldaketa sakonak eragin osasun ingurunean. Teknologiak lagundu digu pandemiari aurre egiten, osasun alorrean bereziki. Oztopoak eraitsi eta erresistentziak gainditu dira, tresna teknologikoen beharra eta erabilgarritasuna ikusita. Ondorioz, osasun digitalak urrats handiak egin ditu.

Hala ere, beste alor batzuetan bezala, ebaluatu egin behar da egin dena, ondo eginikoa errefortzatu eta ekarpenik egiten ez duena alboratzeko. Gainera, aurrera egin behar da balioa sortzera bideratutako transformazio digitalerantz. Balioa pazienteentzat eta osasun profesionalentzat, balioa osasun erakundeentzat, herritarrentzat eta gizarte osoarentzat. Baina, hori lortzeko, beharrezkoa da osasun arloan inplikatuta dauden agente guztien partaidetza eta elkarlana.

Aurreko edizioan martxan jarri genuen Batzarraren formatu birtuala bereziki aproposa da hainbat diziplinatako pertsonak munduko edozein lekutatik parte hartzeko. Horrek laguntzen du hainbat alorretako esperientziak eta irakaspenak partekatzen, izugarri aberasgarria dena topaketa honentzat. Denon artean lankidetzan, aurrera egingo dugu Balioan Oinarritutako Osasun Digitalerantz.

Helburuak

Ezagutza sareak sortzea, garatzea eta partekatzea osasun arretan inplikatutako agente guztien artean, aurrera egiteko Balioan Oinarritutako Osasun Digitalerantz.

Sinergiak aprobetxatzea lankidetza berriak egin eta proiektu berritzaileak diseinatzeko, teknologiak ematen dituen aukerak erabilita, pazientearentzako emaitza esanguratsuak, haren esperientzia eta osasun sistemaren jasangarritasuna hobetzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Asociación de Salud Digital
  • Fundación Signo
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Osasuna
    • Pandemia
    • Zientzia eta teknologia
    • Pandemia
  • 06.Ira - 10.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 50 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...