Violencia de género y sexual en adolescentes y adultos: víctimas y agresores

19.Abu - 20.Abu

Kod. P04-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro honetan, gizartean kezka handia eragiten duen gai bat landuko dugu: genero eta sexu indarkeria, helduengan eta nerabeengan. Nerabe bikoteetan emandako indarkeriari buruz gaur egun estatuan nahiz nazioartean dagoen ebidentzia enpirikoa aztertuko dugu, baita biktimekin eta erasotzaileekin jarduteko programak ere. Azkenik, indarkeria arriskuaren ebaluazioari eta kudeaketari helduko diogu. Gai horiek guztiak adituek aurkeztuko dituzte, zehaztasunez eta argitasunez. Ikastaroa, oro har, interesgarria da jende guztiarentzat, eta, bereziki, gaian interesa duten ikasle, irakasle eta profesionalentzat.

Helburuak

Genero eta sexu indarkeriaren egungo egoera aztertzea, bai helduen bai nerabeen artean, haren prebentzioa, trataera eta arriskuaren kudeaketa landuz.

Nerabeengan hautemandako genero indarkeriari buruz estatutan eta nazioartean dagoen ebidentzia aztertzea, eta hura prebenitzeko ekimenak planteatzea.

Genero eta sexu indarkeriaren biktimentzako esku hartze programak lantzea, baita komunitatean eta espetxean diren erasotzaileekin esku hartzeko programak ere.

Indarkeria arriskuaren ebaluazioan eta kudeaketan sakontzea, eskura dauden iragarpen sistemak eta etorkizunean erasoak saihesteko ezarritako kudeaketa neurriak aztertuta.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Ikastaroak guztientzat
    • Psikologia
  • 19.Abu - 20.Abu
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu