Violencia y Acoso en el Trabajo en el Centenario de la OIT

05.Ira - 06.Ira

Kod. D10-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro honek topagune izan nahi du hainbat diziplinatako profesionalentzat (zuzenbidea, psikologia eta lan arriskuen prebentzioa), enpresa erakundeetako eta sindikatuetako ordezkarientzat eta nazioarteko adituentzat, aztergai izanik lan arloko jazarpenaren eta indarkeriaren lege araubidea. Lehenengo egunean, hiru gai aztertuko dira: Espainiako auzitegiek arlo honetan indarrean dagoen legedia nola aplikatzen duten, jazarpenagatiko kexen barne protokoloak martxan jartzea enpresetan, eta Euskadin gai hauen inguruan gizartean dagoen eztabaida. Bigarren eguna monografikoki eskainiko zaio LANEren barnean dagoen eztabaidari, Lan arloko Jazarpen eta Indarkeriari buruzko Hitzarmen eta Gomendio bat garatu eta onartzeko. 

Helburuak

Eztabaida publiko bat antolatzea lan jazarpenari buruzko Espainiako auzitegien jurisprudentziaz eta Jazarpenaren Euskal Behatokiak 1.000tik gora epairen inguruan eginiko lana ezagutaraztea.

Euskal Behatokiak portaera desegokiei buruzko sarrera bakarreko kexen protokoloari buruz egin duen azterketa ezagutaraztea eta hari buruzko eztabaida sustatzea adituen artean.

Euskadiko enpresa erakundeek eta sindikatuek lan jazarpenari eta indarkeriari buruzko lege arauen aplikazioaren inguruan duten ikuspuntua ezagutzea.

Eztabaida bat irekitzea estatuko eta nazioarteko adituen artean Lanaren Nazioarteko Erakundean (LANE) aztergai den Lan arloko Jazarpen eta Indarkeriari buruzko Hitzarmen eta Gomendio bati buruz.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Observatorio Vasco sobre Acoso y Discriminación
  • Eusko Jaurlaritza Gobierno Vasco-Lan eta Justizia saila  Departamento de Trabajo y Justicia
  • Legelarien Euskal Kontseilua-Consejo Vaso de la Abogacia
  • Lan Harremanen Kontseilua-Consejo de Relaciones Laborales
  • CEF
  • Jardunaldi profesionala
    • Psikologia
    • Zuzenbidea
  • 05.Ira - 06.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web