Uda ikastaroa
Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria

Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria

Uzt. 04 - 05. Uzt, 2019 Kod. H08-19

Azalpena

VISUALTHINKING edo Pentsamendu Bisuala tresna komunikatibo/expresibo potente bat da irakasleentzat; eta era berean metodologia partehartzaileak bultzatzeko bide zabal bat. Ikastaro honetan ideiak, proposamenak eta arrazoiak partekatu nahi ditugu irakasleek gazteen esku-askatasuna bultzatu dezaten marrazteko, pentsamendu anitzak landu eta adierazpen sortzailea lortzeko bere ikasleen artean.

Helburuak

VisualThinking (VTh) zer den ezagutzea eta praktikan probatzea: Mapa bisualak, Sketchnoting, Graphic Recording.

VTh Ikasteko eta Irakasteko dituen onurak ezagutzea eta frogatzea: Teoriatik abiatuta, esperientziak ezagutu eta praktiraka eramateko irizpideak izan.

Metodologiak aktiboak, adibidez M.A.P.A proposamena, VThrekin duten abantaila eta aukerak: Flipped Learning, PBL Problemetan Oinarritutako Ikasketa, eta Norbere Ikasteko Alorra (NIA-PLE) prestatzeko jarraibideak.

Ikasleek VThrekin ikasterakoan garatzen dituzten konpetentziak ezagutu: ebaluatzeko eta metakognizioa egiteko orduan; baita sormena lantzerakoan.

Antolatzaile grafikoen onurak ezagutu ikasteko eta irakasteko orduan, hau da ikasleentzat eta irakasleontzat.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

Programa

2019-07-04

09:00 - 09:15

Dokumentazio banaketa

09:15 - 11:30

“Zergatik visualthinking irakasleentzat? Marrazteari beldurra kentzen kapsula bisualak erabilita. Oinarrizko bisualteka lantzen“

  • Garbine Larralde Urkijo IVED-UHEI - Irakaslea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:30

“Irudikatu eta Pentsatu hobeto irakasteko: Edukiak mapeatzeko esperientzia hiru fasetan bizi.“

  • Garbine Larralde Urkijo IVED-UHEI - Irakaslea
13:30 - 14:00

“Metakognizio bisuala eta partaideen galderak“

  • Josi Sierra Orrantia Berritzegune Nagusia - IKT aholkularia

2019-07-05

09:00 - 09:30

“Lan taldeen osaketa eta lanaren/partaiden aurkezpena“

  • Juan Manuel Villar Duro Egape BHI - Irakaslea
09:30 - 11:30

“Visual thinking aplikatzen: Ideiak modu bisualean adierazteko oinarrizko teknikak. Marrazteko eta aurkezpen eta material bisuala egiteko PLE-a sortu. Ikasitakoa partekatu“

  • Juan Manuel Villar Duro Egape BHI - Irakaslea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 14:00

“Taldean lan egiteko tresna bisualak ezagutu (denborak programatzeko, proiektuak diseinatzeko, lan taldeak kudeatzeko, egindakoa ebaluatu eta hausnartzeko...)“

  • Juan Manuel Villar Duro Egape BHI - Irakaslea

Zuzendariak

Juan Manuel Villar Duro

Berritzegune Nagusia

Licenciado en Filología Hispánica por la universidad de Deusto, actualmente profesor de Lengua y literatura en el Colegio Egape de Urnieta. Lleva trabajando en metodologías activas con grupos de profesores varios años, entre ellas el pensamiento visual, que lo lleva a la clase de un modo práctico en un mapa personal metodológico. Podeís acceder a toda su labor y proyectos en la cuenta de twitter: @dibupuntes desde donde se puede acceder a su página web personal.

Garbine Larralde Urkijo

Garbine Larralde Urkijo, Profesora

Arte Ederretan lizentziaduna da eta Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu zuen “Artea eta ikerketa” doktorego-programan, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHUn). Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoaren (UNAM) diseinuko masterra ere egin du. Ia bi hamarkada eman ditu irakasle lanean hainbat hezkuntza-mailatan, eta zuzendaritza-karguak izan ditu unibertsitatean, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zentroetan. Gaur egun, aholkulari teknopedagogikoa da Bilboko Berritzegune Nagusian. INTEFen “Visual Thinking en Educación” MOOCaren egilea da eta hainbat ikastaro masibo on line dinamizatu ditu. Irakasleen prestakuntzan hainbat ekintza diseinatu eta garatu ditu, batez ere Pentsamendu Bisuala ikasteko tresna gisarekin, zerikusia dutenak. “No me cuentes historias… ¡Dibújamelas!” lankidetza-proiektuaren sortzaileetako bat da. “Mujeres líderes de la educación del S.XXI” proiektuaren parte ere bada. Graó argitaletxeko “Aula de Secundaria” aldizkariarekin lankidetzan aritu da, “Mira y Piensa” atalean. Graó argitaletxeak argitaratutako “Dibujar para aprender. Visual Thinking en educación” libururaren egilea da.

Hizlariak

Josi Sierra Orrantia

Conocity, IKT aholkularia

Maixua XX. gizaldia eta Ikusentzunezko Komunikalaria XXI.ean. IKT aholkularia Bilboko Berritzegune Nagusian. Konpetentzia Digitala garatzeko ahaleginak eginez, irakasleon formakuntza beharrezkoa dela konturatu naiz; azken finean ikasleen #KDigitala bermatzeko klaseetan eta ikastetxeetan ere landu beharko dutelako. Horretarako ikusi eta ikasi egiten dut, eta ikusentzunezkoak ekoiztu, ikasitakoa aprtekatzeko, Euskaraz http://zortzigarrenlurraldea.eus/ blogean batipat; gaztelaniaz http://conocity.eu/ blogean ere.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2019-05-31 arte2019-07-04 arte
60,00 EUR70,00 EUR
35,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
35,00 EUR46,00 EUR
35,00 EUR -
52,50 EUR -
52,50 EUR -
52,50 EUR -

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa