XXXV Congreso internacional de la Sociedad Española para el Procesamiento de Lenguaje Natural

24.Ira - 27.Ira

Kod. Z23-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Hizkuntza Naturalaren Prozesamendurako Espainiar Elkarteak (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural, SEPLN) biltzar bat antolatzen du urtero, hiruzpalau egunekoa. Bertan ekitaldi zientifikoak gauzatzen dira: hitzaldi gonbidatuak, sesio teknikoak, komunikazioak, erakustaldiak eta mahai-inguruak hizkuntza naturalaren prozesamenduaren arlo desberdinei buruzkoak (Analisi morfologikoa, sintaktikoa, semantikoa eta pragmatikoa, konputazio-lexikografia, itzulpen automatikoa, hizketa-teknologia, hizkuntza naturalen bidezko makina-pertsona komunikazio-inguruak, dokumentu-kudeaketa eta korpusen linguistika. Azken urteotan, lehenengo eguna sesio berezitarako gordetzen da. Bertan arlo desberdinetako ebaluazio-kanpainen emaitzak aurkezten dira. Ondorengo hiru egunetan biltzarraren zati nagusia burutzen da.

NAZIOARTEKO biltzarra da, eta Espainiako, Frantziako, Portugaleko, Italiako, Erresuma Batuko, Mexikoko Kubako eta Estatu Batuetako ikertzaileek osatzen dute programa-batzordea. 

Onartutako komunikazioak  SEPLN aldizkarian  argitaratzen dira. Sei hilero kaleratzen da aldizkaria, urteko bi zenbakiak martxoan eta irailean agertzen direlarik. Iraileko zenbakian kongresurako hautatutako lanak agertzen dira. Aldizkaria FECyT Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren kalitate-zigiluaz hornitu da. Horrek bikaintasun-aldizkari bat dela ziurtatzen du, eta, ondorioz, Espainiako Aldizkari Zientifikoen Biltegian (RECyT, Repositorio Español de Ciencia y Tecnología: http://recyt.fecyt.es/index.php/PLN) topa daitekeela. SEPLN aldizkariak ISO 9001 kalitate-zigilua ere jaso du, bere bikaintasuna 3 urteko epean bermatzen duena (2012ko martxoaren 14tik 2015eko martxoaren 14 arte).

 

ANTOLAKUNTZA eta EGITARAU BATZORDEA

 

Helburuak

Komunitate zientifikoari eta enpresei eztabaida eta komunikazio foro bat eskaintzea, Lengoaia Naturalaren Prozesamenduaren arloan (Natural Language Processing, NLP) gauzatutako ikerketa lanak eta aurkikuntzak aurkeztu ahal izateko.

Ahozko eta idatzizko lengoaia naturalaren prozesamenduaren arloko benetako aplikazio eta I+G proiektuen aukera berriak aurkeztea.

Etorkizunerako software eta oinarrizko ikerketa lineak identifikatzea, merkatuaren beharrekin parekatzeko.

Arloan partehartzaile aktibo izan nahi diren doktorego ikasle eta profesional berrientzako pentsatutako foro bat eskaintzea, ideiak partekatzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • UPV/EHU
  • Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural
  • Kongresua
    • Literatura eta hizkuntzalaritza
    • Zientzia eta teknologia
  • 24.Ira - 27.Ira
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 40 ordu
  • Web