Zorrotzaurre: Irudiak, komunitateak eta praktikak lankidetzan

21.Eka - 23.Eka

Kod. K10-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Zorrotzaurreko sormen-uhartean kokatua, hiru egunetako Uda Ikastaro hau ikus artearen eremuko sortzaile eta artistei, bereziki argazkigintzan ibilitakoei, zuzenduta dago, zeinek modu sortzailean eta etikoan bertako komunitateetan lan egin nahi duten. Ikastaroa London College of Communication, UAL, eta UPV/EHko Arte Ederren fakultatearen arteko lehehengo kolaborazioa da.

Hamarkadetan zehar, argazkigintzari buruzko eztabaidak argazkilariarengan zentratu dira, hala nola irudien "Hartzailea", kameraren "weaponization" edo "kamera arma gisa". Inoiz baino gehiago, kritika horiek mantendu egiten dira, bai ospe handiko argazkilarien lanaren bidez, bai Magnum bezalako argazki-agentziekin, beren jarreragatik eta kode etikoengatik zalantzan jartzen ari direnak. Nola egin dezakegu guk, sortzaile gisa, elkarlanerako lan esanguratsu bat, espazio jakin batean ezarritako komunitateak kontuan hartuta?

Uda Ikastaro honek, aukera horiek aztertzeko, Zorrotzaurreko uhartearen berezitasuna erabiliko du eta, hori egitean, uhartearen errealitateari erantzun bisualak ematea bilatuko du, unez une eta tokian tokiko koherentziaz: iragana, oraina eta etorkizuna. Sortutako emaitzak, erakusketa edo ekitaldi baten bidez, komisariatu eta aurkezteko aukera aztertuko da 2021eko udazkenean/neguan bai Bilbon edota Londreseko LCC Galleryn, online etab.

Ikastaro hau Bidebarrieta Kulturgunean ekainaren 24an eta 25ean antolatutako bi saio irekiekin osatuko da.

Helburuak

Komunitateek eta memoria kolektiboak elkarlanean eta etikoki sormen ikusizko praktikan nola lagun dezaketen garatzeko eta ulertzeko gaitasunak eskuratzea. Lekuaren eraldaketetan zentratuz eta birsorkuntzak, gentrifikazioak eta artistizazioak bertan duten eragina kontuan hartuz.

Teoria eta metodo antropologiko eta kulturalak kontuan hartuta, historikoki espazio jakin batekin lotutako komunitateak dokumentatuak izan direla ulertzea eta ondare historikoak gaur egungo sormen bisualen jardueran nola eragiten duen ulertzea.

Gaur egun dauden komunitateekin nolabaiteko konpromisoa hartzea eta praktika propioa antolatzea testuinguru baten barruan, espazio espezifiko baterako irudiak sortzeko asmoz.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Ikastaro honen metodologia hiru lan-ildotan diseinatuta dago. Alde batetik, saio magistralak adituekin. Bestetik, saioak osatzeko asmoz, landa-lana eta bisitak egingo dira Zorrotzaurre uharteko eragile eta auzotarrekin eta, azkenik, partehartzaileen proiektu pertsonalak garatzeko uneak ere planteatu dira.

Azkenik, 2021eko udazken/negurako, emaitzak aurkezteko erakusketa edo ekitaldi bat egiteko aukera aztertuko da.

Kolaboratzaileak

  • Ayuntamiento de Bilbao, Departamento de Cultura
  • London College of Communication. University of Arts London.
  • Akmeka
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Donostia Kultura
    • Gizartea
  • 21.Eka - 23.Eka
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu