Activité gratuite
Activité ouverte
T - - - - - A (performantze bat)

T - - - - - A (performantze bat)

28.juin - 28. juin, 2019 Cod. J07-19

Description

Eric Dicharry eta Andrea Costas artistek performantze berezi bat prestatu dute Harkaitz Canoren zuzendaritzapean antolaturiko Literatura mutanteak Uda Ikastaroari amaiera emateko. Eric Dicharry (Baiona, 1969) oso ibilbide emankorra izan duen antropologo, artista eta idazlea da. Bere ikerlanek askotariko gaiak izan dituzte hizpide: Zuberoako maskaradak (doktore-tesia: Du rite au rire), bertsolaritza (L’écologie de l’éducation), euskaldunon umorea (Le rire des Basques) eta atzerkia (Théâtre, résidence d’artiste, médiation et territoire). Baina, ikertzeaz gain, poesia eta eleberriak sortzen aritu da. Poesia-lanen artean ditugu Hormatik hormaraino, After Banksy, Errudun  eta Duchampen inguma. Gainera, artearen inguruko hausnarketa antropologikoak biltzen dituzten hamaika artikulu argitaratu ditu. Sorkuntza hori, ordea, ez du bakarrik paperean materializatzen, hitzaldiak eta performantzeak ere egin izan dituelako. Ildo horretatik, eta Andrea Costas tatuatzailearekin elkarlanean, performantze berezi batez gozatzeko aukera izango dugu Donostiako Tabakaleran.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Público en general

Programme

28 06 2019

18:00 - 19:00

“T-----A (performantze bat)“

  • Eric Dicharry Lavie | Idazlea, antropologoa eta performerra
  • Andrea Costas Fontecha | Tatuatzailea

Conférenciers

Eric Dicharry Lavie

Andrea Costas Fontecha