Cours d'été
Teknologiak eta gaitasun digitalak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko gakoak

Teknologiak eta gaitasun digitalak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko gakoak

12.Juil - 14. Juil, 2021 Cod. H16-21

Description

Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka (2168170021) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Bizimodua eraldatu egin digute teknologiek; aldaketa handia eta etengabekoa da. Egoera horren aurrean, bizitza osoan ikasteko jarrera eta konpromisoa, etengabeko ikaskuntza alegia, izan daiteke erantzuteko bide egokia. Badago 2020an ustekabean agertu zenetik gure bizitzetan dugun beste funtsezko baldintzatzaile bat: COVID 19a. Pandemiak hainbat esparrutan dauden alderdi ahulak eta sendoak, mehatxuak eta aukerak azalarazi ditu; hezkuntzaren eremua oro har, eta horren baitako helduen euskalduntzea beraz, ez da salbuespena izan.

Halaber, izugarri zabaldu dute teknologiek antzeko interesak dituzten pertsonak aurkitzeko modua. Hau honela, besteekin eta besteengandik betidanik eman den gertaera bada ere, biderkatu egin dira bide horiek teknologien eta Interneten eraginez. Arriskuak eta mugak egon arren, egun komunitateek garapen profesionalerako, prestakuntzarako eta geure burua bizitza osoan janzteko aukera eskaintzen dute.

Teknologiak ikuspegi kritikotik aintzat hartuz, irakasle eta ikasleen gaitasun digitalak areagotuz, elkarrekin/elkarrengandik ikasteaz hausnartzeko zein hizkuntzen ikas- eta irakas-prozesuetan erabakiak hartzeko tartea izango dugu ikastaro honetan.

Lire la suite

Objectifs

Partaideen gaitasun digitalak garatzea eta hobetzea.

Teknologien ahalmen didaktikoa eguneroko jardunean baliatzeko ikuspegia indartzea.

Ingurune digitaletan edota une jakin batean eskura egon daitezkeen aplikazioekin moldatzeko joera sendotzea.

Irakasleek garapen profesionalari begira elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko aukerei buruzko hausnarketa sustatzea.

Gaitasun zein teknologia digitalek hizkuntzen ikas-irakaskuntzan duten tokiaz hausnartzea.

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Helduen euskalduntze-alfabetatzean diharduten profesionalak

Méthodologie

Talde-lana eta parte-hartze aktiboa izango ditu iparrorratz. Hala, azalpen-saioak egongo diren arren, zenbait jarduera tartekatuko dira. Halaber, azken produktu bat egin eta aurkeztu beharko dute partaideek.

Ikastaroa bi eratakoa izango da aldi berean; izan ere, aurrez aurre egongo diren ikasleez gain, online ari direnak ere izango dira.

Bestetik, partaideei nork bere gailua ekartzeko (Bring Your Own Device) edo eskura izateko eskatuko zaie (ordenagailua, tableta, telefono adimenduna…).

Lire la suite

Collaborateurs

  • HABE

Programme

2021-07-12

09:00 - 09:15

Inaugurazio instituzionala

  • Jokin Azkue Arrastoa Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco - HABEko zuzendari nagusia
  • Itziar Alkorta Idiakez UPV/EHU-ko Uda Ikastaroak Fundazioa / Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU - Zuzendari Akademikoa / Directora Académica
09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Iñaki Murua Anzola HABE
09:30 - 10:30

“Ikastaroaren dinamikaren oinarriak“

  • Amaia Arroyo Sagasta Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI Fakultatea
  • Iñaki Murua Anzola HABE
  • Lorea Fernández Olaskoaga UPV-EHU
10:30 - 11:30

“Egungo testuinguruari buruzko zertzelada batzuk“

  • Lorea Fernández Olaskoaga UPV-EHU
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Gaitasun digitalak eta hizkuntzen ikas-irakaskuntza“

  • Iñaki Murua Anzola HABE
13:00 - 14:15

“Nire gaitasun digitalak: etengabe ikasteko oinarriak“

  • Amaia Arroyo Sagasta Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI Fakultatea
14:15 - 14:30

Sintesia

2021-07-13

09:00 - 10:00

“Komunitateak erakitzea: aukerak eta mugak“

  • Iñaki Murua Anzola HABE
10:00 - 11:30

“Sareak ehuntzeko erabili ahal diren bitartekoak“

  • Amaia Arroyo Sagasta Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI Fakultatea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Bitartekoen AMIA analisiak eraikitzea“

  • Amaia Arroyo Sagasta Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI Fakultatea
  • Iñaki Murua Anzola HABE
  • Lorea Fernández Olaskoaga UPV-EHU
13:00 - 14:00

“Analisien berri ematea“

  • Amaia Arroyo Sagasta Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI Fakultatea
  • Iñaki Murua Anzola HABE
  • Lorea Fernández Olaskoaga UPV-EHU
14:00 - 14:30

Sintesia

2021-07-14

09:00 - 09:15

Sarrera: aurreko egunen laburpena eta hirugarren egunerako egitasmoa

09:15 - 09:45

“Ikastaroko lan -proposamena gauzatzeko jarraibideak“

  • Amaia Arroyo Sagasta Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI Fakultatea
  • Iñaki Murua Anzola HABE
  • Lorea Fernández Olaskoaga UPV-EHU
09:45 - 12:00

“Hizkuntzen eskolarako / lankidetzarako proposamen baten garapena teknologia baliatuta“

  • Amaia Arroyo Sagasta Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI Fakultatea
  • Iñaki Murua Anzola HABE
  • Lorea Fernández Olaskoaga UPV-EHU
12:00 - 12:30

Atsedena

12:30 - 14:00

“Landutako proposamenen aurkezpena eta ebaluazioa“

  • Amaia Arroyo Sagasta Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI Fakultatea
  • Iñaki Murua Anzola HABE
  • Lorea Fernández Olaskoaga UPV-EHU
14:00 - 14:30

Itxiera

  • Lorea Fernández Olaskoaga UPV-EHU
  • Amaia Arroyo Sagasta Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI Fakultatea
  • Iñaki Murua Anzola HABE

Directeurs

Iñaki Murua Anzola

HABE, Teknikaria

Hezkuntza-Zientzietan lizentziatua eta doktorea (UNED). Helduen prestakuntzaren alorrean aritu da ibilbide profesional osoan, euskararen ikas-irakaskuntzan batez ere. Basauriko Udal Euskaltegian 10 urtez irakasle (eta hasierako urteetan zuzendari) izan ondoren, duela 26 urte hasi zen HABEn teknikari gisa, harrez geroztik zeregin desberdinetan jardun duelarik. Azkenaldi honetan, Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza atalean; besteak beste, erakunde horrek plazaratzen dituen argitalpen teknikoen koordinatzaile-editore (eHIZPIDE, Itzulpen Saila) eta Irakasbil webguneko editoreetako bat. Teknologien eta irakasleen prestakuntzaren inguruan ardaztu dira bere ikerketa eta argitalpenak; ikas-ziberkomunitateak eta partaidetza pasiboa dira gai nagusiak eremu horietan.

Conférenciers

Amaia Arroyo Sagasta

HUHEZI - Mondragon Unibertsitatea, Irakaslea eta ikerlaria

Hezkuntza Bereziko Magisteritzan diplomatua (2004), IKTak formazioan aplikatuta masterduna (2006), Komunikazio eta Hezkuntza Sarean masterduna (2012), eta Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea (2017): Konpetentzia Digitala, Norbere Ikas-Alorra (NIA) eta Erakundearen Ikas-Alorra (EIA) dira bere ikerlerroak. Hainbat zereginetan ibili izan da: irakasle, aholkulari, editore, ikasmaterial-egile... baina teknologia digitalaren ikuspegi pedagogikoa da bere interesgunea, eta zeregin guztietan ardatz horri eusten saiatzen da. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria da, KoLaborategiko kidea. Gainera, UEUk eta EHUk eskaintzen duten HEZikt graduondokoan irakaslea, koordinatzailea eta Batzorde Akademikoko kidea da.

Lorea Fernández Olaskoaga

Doctora por la UPV-EHU (2007). Licenciada en Pedagogia y Diplomada en Educación Primaria (UPV-EHU). Profesora de la Facultad de Educación, Filosofía y Antropología que imparte las asignaturas de Didáctica General y Nuevas Tecnologías en el grado de Educación Primaria. Es profesora del Máster de Educación Digital de la Universidad de Extremadura desde el curso 2014-2015 impartiendo la asignatura de Perspectivas de Investigación en tecnología Educativa. Forma parte del grupo de investigación Elkarrikertuz (IT887-16). Es presidenta de la Red Universitaria de Tecnología Educativa desde junio de 2018 y miembro de la red REUNI+D. sus líneas de investigación se centran en el aprendizaje docente y en el intercambio de experiencias para la reflexión educativa y construcción del conocimiento entre profesorado y alumnado a través de procesos narrativos y los medios digitales desde una perspectiva postcualitativa.

Résumé

Conclusions envoyées par la direction du Cours d'été

Objectifs de développement durable

Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.

L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.

Objetics de développement durable

4 - Éducation de qualité

Veiller à ce que tous puissent suivre une éducation de qualité dans des conditions d’équité et promouvoir les possibilités d’apprentissage tout au long de la vie. Questions clés : enseignement gratuit, équitable et de qualité, accès égalitaire à une formation supérieure, éducation au développement durable, des installations éducatives adaptées aux personnes handicapées, cadres d’apprentissage sûrs, exempts de violence, inclusifs et efficaces.

Plus d'informations
4 - Éducation de qualité